GEOKRONOLOGIA ETA GEOKIMIKA ISOTOPIKOAREN ZERBITZUA (IBERCRON)
Aplikazioak
Zerbitzuak, batez ere, Geologia, Arkeometria, Antropologia, Ingurumen, Biomedikuntza eta Materialen Zientzien arloko ikerketetan erabiltzen diren analisi elemental, isotopiko edo/eta espeziazioak egiten ditu.
Egiten diren lanak
Enkargupean egiten dira
- Elementu nagusi eta aztarna-ultraaztarna elementuen (REE eta HFSE barne) analisiak.
- Anioi (F-, Cl-, NO 2-, Br-, NO 3-, PO43-, SO 42-) eta kaioen (NH4+…) neurketak.
- Elementuen espeziazioak (As, Se, Cr)
- Rb, Sr, Sm, Nd, U, Pb, Lu eta Hf-aren erlazio isotopikoen neurketak, disolbatutako laginetan zein mikroanalisi elemental eta isotopikoak lagin solidoetan; bai datazio erradiometrikorako, bai hainbat materialen markagai modura, besteak beste; arrokak, mineralak, aleazioak, zeramikak eta beirak, aztarna arkeologikoak, fosilak, urak, arroka-ile, eskoria, aire-iragazkiak (PM10, PM2.5), hezurrak, hortzak, e.a.
3. Irudia: GJ-1 zirkoi estandarraren "Concordia" diagrama, zerbitzuan burututako 30 mikrako analisiekin egindakoa.