Info_Documentacion-normas-acceso_SGIker

SGIkerretara SARTZEKO PROTOKOLOA ETA ARAUAK

ERABILTZAILEENTZAKO ETA BEZEROENTZAKO ARRETA

Bezero eta erabiltzaileentzako arreta-zerbitzua teknikariek eta aholkulari zientifikoak osatzen dute.
Horrez gain, https://www.ehu.eus/sgiker/eu webgunearen bidez, erabiltzaile eta eskatzaileek kontsultak egin ahalko dizkiete arazo eta gorabeherak konpontzeaz arduratzen diren SGIkerreko beste langile batzuei. Horretarako,  kontaktua atala, telefonoa edo posta elektronikoa erabili ahalko dira. Guztiak Pertsonal atalean daude eskuragarri.
Erabiltzaile eta bezeroentzako arreta-zerbitzuan SGIkerrek eskaintzen dituen zerbitzu guztien eta eskuragarri dituen teknologiaren erabilera-baldintzen gaineko galdera, kontsulta eta informazio-eskaera guztiei erantzungo zaie.  Horrez gain, zure eskaera, kexa eta erreklamazioak webguneko iradokizunen postontziaren bidez bidera ditzakezu.

ZERBITZU ESKAERAK ETA ORDAINTZEKO MODUAK

Zerbitzu-eskaera
Zerbitzu-eskaera Unitate bakoitzaren webgunearen bidez egiten da. Webgune bakoitzak Zerbitzu-eskaerarako gune bat du. Bertan, inprimaki bat dago eskuragarri, eskaera egiteko.  Hori bete eta posta elektroniko bidez bidali edo zuzenean zerbitzuko teknikariari eman beharko zaio. Eskaera online ere egin ahalko da.
Interneterako sarbiderik edo posta elektronikorik eduki ezean, aurrez aipatu bezala, zerbitzuko teknikariari laguntza eskatu ahalko zaio.
Zerbitzu bat eskatzean, erabiltzaileak kasu bakoitzean indarrean dauden tarifak, SGIkerren zerbitzuetara sartzeko arau hauek eta Unitate edo Zerbitzu bakoitzera sartzeko arau partikularrak onartzen ditu.
Behin eskaera eginda, SGIkerreko teknikaria eskatzailearekin harremanetan jarriko da, zerbitzuaren erabilera-baldintzak zehazteko eta hala badagokio, eskatutako lanei dagokien aurrekontua bidaltzeko.

Baldintzak eta dokumentuak
UPV/EHUko eskatzaileak eskuragarri dauden teknologia eta zerbitzuak erabiltzeko beharrezko baldintzak bete beharko ditu. Zerbitzuak erabiltzeko eta kontratatzeko sarbide-baldintzak ikertzaile nagusien eta proiektu-arduradunen baimenarekin, teknologia erabiltzeko beharrezko gaitasunekin, egin beharreko lanen definizioarekin, erabiltzaile motarekin eta eskuratutako emaitzen onuradunekin lotuta egongo dira.  Baldintza horiek aplikatu beharreko indarreko tarifa zehaztuko dute.
Edonola ere, SGIkerreko langileek egiaztapen-dokumentuak eskatu ahalko dituzte, aurreko irizpideak balioesteko eta erabiltzaile mota zehazteko.

Aplika daitezkeen tarifak eta ordainketa moduak
Zerbitzu bat eskatzean eta igorritako aurrekontu bat onartzean, erabiltzaile edo erakunde eskatzaileak aurrekontuan zehaztutako eta zerbitzuaren webgunean argitaratutako indarreko tarifak ordaintzeko konpromisoa hartzen du.
Aplika daitezkeen tarifak (Zerbitzu edo Unitate bakoitzaren webgunean argitaratuak).
UPV/EHUrako tarifak

  1. Organikoen arteko birbanaketagatiko ordainketa: zerbitzua proiektu baten organikoak, UPV/EHUko Sail batek edo zerbitzu batek eskatzen duenean.

Ikerketako Erakunde Publikoetarako tarifak

  1. Banku-transferentzia bidezko ordainketa: zerbitzua Ikerketako Erakunde Publiko batek eskatzen duenean eta ordainketa banku-transferentzia bidez egiten denean edo ordainketa kontuan egiten denean.

Beste erakunde publiko edo pribatuetarako eta partikularrentzako tarifak

  1. Partikularraren ordainketa, banku-transferentzia bidez:  zerbitzuaren ordainketaz kanpoko erabiltzaile bat arduratzen denean.
  2. Enpresaren eta erakunde publiko edo pribatuaren ordainketa, banku-transferentzia bidez: zerbitzuaren ordainketaz arduratzen den kanpoko erabiltzailea enpresa bateko langilea edo erakunde bateko langilea denean.

Aurrekontuak
Ohiko zerbitzuei eta laginen analisiei eskaera edo kontratazioa egiten den unean zerbitzuaren webgunean argitaratuta dauden indarreko tarifak aplikatuko zaizkie.
Eskatzaileak hala nahi izanez gero, eta zerbitzu bereziak direnean edo lehenengo aldiz kontratatzen edo eskatzen direnean, zerbitzu teknikoak konpromisorik gabeko aurrekontu bat igorriko dio eskatzaileari.
Aurrekontuarekin ados egonez gero, erabiltzaile edo erakunde eskatzaileak Zerbitzuko teknikariari itzuli beharko dio, data zehaztuta eta  sinatuta edo zigilatuta, egin beharreko lanak planifikatzeko eta antolatzeko.
Eskatzaileak edo erakundeak aurrekontua sinatzean, SGIkerren zerbitzuetarako sarbide-arau hauek eta Unitate edo Zerbitzuaren sarbide-arau partikularrak onartzen ditu.
SGIkerreko Zerbitzu edo Unitateak laginen gainean edo eskatutako zerbitzuaren gainean egindako lan osagarri guztiak fakturatzeko eskubidea izango du. Aurrekontuko kontzeptuak aldatuz gero, zerbitzuko teknikariak aldaketa horien berri emango dio eskatzaileari.

Fakturen ordainketa
Aurrekontuan zehaztutako zenbatekoaren arabera, SGIkerrek aurrez aurrekontu osoaren %40a fakturatzeko  eskubidea izango du. Unitateko SGIker teknikaria ordainketa aurreratu hori jakinarazteaz arduratuko da eta zerbitzua hasi aurretik adierazitako ordainketa egin beharko da.
Kanpoko zerbitzu guztien ordainketa UPV/EHUko Ikerketako Errektoreordetzak Kutxabank-en duen kontuan egingo da, zuzenean edo transferentzia bidez. Kontu-zenbakia honako hau da: 

Kontuaren zenbakia 2095 0292 90 9101266146
IBAN ES 33 2095 0292 90 9101266146

KONFIDELTZIALTASUNA ETA SEGURTASUNA

SGIker-ko teknikariek, konfidentzialtasuna mantentzen dute, erabiltzailearen eskaera batetik sortzen eta lortzen duten informazio guztiarekiko, eta informazioren bat publikoa izatea nahi izan ezkero, informazio horren jabea den pertsonari jakinaraziko dio aldez aurretik, jabeak berak publiko egiten dituen kasuetan edo teknikariarekin adostutako kasuetan salbu.

Informazioa legediak eskuratu nahi izan ezkero, informazioaren jabeari jakinarazi behar dio, edo informazioa eskuratu nahi duenari, legediarengatik debekaturik badago izan ezik.

Erabiltzaileari buruzko informazioa, hirugarren pertsona batengandik jaso ezkero, konfidentziala da eta ezin da partekatu erabiltzailearekin, baldin eta, aldez aurretik hirugarren pertsonarekin adostu ez bada.

Honetaz gain, Ikerketa Zerbitzu Orokorren laborategietara gerturatu, zein ekipamendua eskuragarri izan nahi duten pertsonek (erabiltzaile izan zein ez izan), segurtasun eta konfidentzialtasun konpromezu bat mantendu behar dute, bai pertsonen eta azpiegituren inguruan, bai Zerbitzuetan eskura izan dezaketen datu eta informazioaren inguruan. Kasu honetan, bere adostasuna erakutsi beharko dute konpromesu honekin, arau hauek onartuz Zerbitzuaren eskaera egiterako orduan, edota Zerbitzuko teknikariek eskuragarri izango duten konfidentzialtasun konpromezu orri bat sinatuz.

DATU PERTSONALEN BABESA

Europako Parlamentuko datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, pertsona fisikoen babesari eta, pertsona interesatu bezala datu hauen zirkulazio libreari buruzko apirilaren 27ko, EBa 2016/679 Araudiko 13 artikuluan jasotakoarekin bat, forma aske eta aurretik informatuta egonik, interneteko ondorengo helbidean jasotako karaktere pertsonaleko datuen tratamenduari dagokionez.

https://www.ehu.eus/eu/web/idazkaritza-nagusia/-/tg0074

 

EMAITZAK ETA TXOSTENEN IGORPENA

Erabiltzaile edo eskatzaileak analisian edo kontratatutako zerbitzuan eskuratutako emaitzen gaineko informazioa jasotzeko eskubidea du. Txosten xehatuen igorpena eta emaitzen interpretazioa berariazko tarifen mende egongo dira, eta igorritako aurrekontuan jaso ahalko dira.
Zerbitzuak ez du jasotako emaitzen gaineko ardurarik izango, ikertutako laginaren izaera dela-eta, emaitzek eskatzailearen ikerketa-itxaropenak asetzen ez badituzte.

Eskainitako zerbitzuaren aitorpena

Analisiaren edo esperimentuaren emaitzak argitalpen zientifiko baterako, biltzar baterako edo Doktorego Tesi baterako erabiliz gero, SGIker Zerbitzuaren edo Unitatearen (UPV/EHU) erabilera aipatu beharko da, eskertzetan, SGIKer-en eskertzen Poliltikan eskuragarri dauden honako testu hauetakoren bat erabilita:

GOGOBETETZEA ETA IRADOKIZUNEN POSTONTZIA

Desadostasunik edo gorabeherarik egonez gero, edo zerbitzuen edo analisien emaitzen gaineko informazio gehiago eskatu nahi izanez gero, eskatzaileak bezero eta erabiltzaileentzako arreta-zerbitzuarekin harremanetan jarri ahalko du, SGIkerretarako sarbide-arau hauen hasieran zehaztutako baliabideak erabilita, edo eskuragarri dauden komunikabideak erabilita. Lanak amaitzean, SGIkerrek gogobetetze-inkesta bat betetzea eskertuko dute.