Info_Biomedicina_Genomica-ADN_servicios-adn-no-humano

DNA BANKUA

Gizakiena ez den DNA

Nire etxeko animalien DNA analizatu daiteke?
Etxeko animalien DNA berme osoarekin analizatu daiteke, Genoma proiektuaren garapenari esker.
Etxeko animalien artetik, katuen eta txakurren DNAren aztarna genetikoa lortu daiteke.
Beste espezie batzuen aztarna genetikoa ere analizatu daiteke (begiratu  bancoadn@ehu.es helbidean).

Nire maskotak arrazakoa izan behar du?
Ez, aztarna genetikoa DNAtik ateratzen da eta hori izaki bizidun guztiek dute.

Zer onura izan ditzake?
Animaliek ez dute hatz-markarik; baina bai, ordea, aztarna genetikoa.
DNA analizatu ondoren, lortutako aztarna genetikoa barra-kode baten bidez kodetzen da eta horri esker erabateko ziurtasunez identifikatu dezakegu animalia.
Identifikazio hori oso lagungarri gerta dakiguke animaliak galtzen direnean; izan ere, beste metodo batzuk ez bezala, hau iraunkorra eta ezabaezina da.
Arrazako animaliei dagokienez, beren pedigria egiaztatu dezakegu.
Aztarna genetiko kodetua DNA Bankuaren Erregistroan gordetzen da eta erregistroak aztarna egiaztatzen du dagokion egiaztagiriarekin.

Nondik ateratzen da DNA?
Oro har listutik ateratzen den arren, odola edo bestelako lagin biologikoak ere erabili daitezke, DNA berdina baita gorputzaren zelula guztietan.

Nola hartzen da lagina?
Animaliako hiru torunda esteril erabiltzen dira. Listuan busti eta laborategira bidaltzen dira.

Nori hartu behar zaio lagina?
Aztarna genetikoa: Euskal Herriko Unibertsitatearen DNA Bankuaren Txakurren edo Katuen Erregistroan sartu nahi den animaliari.
Pedigriak: egiaztatu nahi diren gurasoei edo umealdiei. Aurretik gurasoak analizatu baldin badituzte, umealdiaren laginak baino ez dira hartzen.

Nola lortu dezaket lagina hartzeko materiala?
Idatzi ezazu bancoadn@ehu.es helbidera eta froga egitea adostu ondoren, laginak hartzeko materiala bidaliko dizugu.

Noiz eta nola bidali ditzaket laginak?
Hartu bezain laster bidali behar dira laginak. Posta ziurtatuaz hartu izanaren agiriarekin edo mezularitza zerbitzu bidez egin daiteke bidalketa.

Zenbat balio du frogak?
Maskota bakoitzeko aztarna genetikoak 45 euro gehi BEZaren %16 balio du.

Nola ordaintzen da?
Bankuko kontuan diru-sarrera eginez edo kreditu-txartelaren bidez.

Zenbat denbora itxaron behar dut emaitza jaso arte?
Helbide elektronikoa baldin baduzu, lagina laborategira iritsi ondorengo 15 egunetan emaitzak jasoko dituzu.

Emaitza fidagarria da?
10 markagailu mikrosatelite analizatzen dira.
Pedigria egiaztatzeko kasuetan, %99,99 gorako balioak lortzen dira amatasuneko eta aitatasuneko probabilitateari dagokionez. Horrek kume bakoitza gurasoen lerro genetiko berekoa den ala ez ziurtatzen du.
Laborategia horrelako frogak egiteko prestatuta dago?
Laborategiak Genetika Forentsearen Nazioarteko Elkartearen GEPak urtero eginiko ariketak gainditu izanaren ziurtagiria du.

Laborategiak eskarmentua du gisa bereko frogetan?
Laborategian lanean diharduen taldeak aitatasun-frogak egin ditu etengabe 1998. urteaz geroztik.

Katuen DNAren erregistroa
Katuen DNAren erregistroa sortzen ari da. Katuen Erregistroak, aztarna genetikoaz gain, animaliak PKD1 genearen mutaziorik ote duen egiaztatzen du.

Txakurren DNAren erregistroa
Euskal Herriko Unibertsitatearen DNA Bankuak txakurren DNAren erregistroa egin du.
Erregistro honetan analizatutako animalia guztiek zenbakia dute eta beren aztarna genetikoa barra-kode batez kodetzen da. Kode hori da, hain zuzen ere, jabeei bidaltzen zaiena jarraian ageri den dokumentuaren bidez.