Ahaidetasun biologikoa zehazteko probak Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
AURKEZPENA
Euskal Herriko Unibertsitateko Genomikako Zerbitzu Orokorraren DNA Bankuaren Unitateak oinarrizko ikerketetak eta Biozientziaren hainbat arlotan ikerketa aplikatuak egiten laguntzen du .
DNA ateratzea
- Gizakien DNA hainbat iturritatik ateratzen da, hala nola odola, listua eta beste gorputz-jario batzuk (semena, gernua), ileak (sustraiekin edo gabe), hortzak, biopsien eta nekropsien ehunak, parafinan sartutako ehunak, hezurretako materiala eta antzinako hezur-hondakinak.
Profil genetikoak zehaztea
Profil edo aztarna genetikoak DNA laginak aztertuz lortzen dira.
Gaur egun, profil hori lortzeko erabilitako prozedurak dira, batetik, DNA mikrosateliteko edo STRetako markagailuen azterketa, eta, bestetik, mitokondrioetako DNAren azterketa.
- DNA mikrosateliteko markagailuak izan daitezke autosomikoak edo X eta Y kromosomei lotutakoak.
- Markagailu horiek aztertzeko sistema konbentzionala eraginkorra da laginak oso degradatuta ez daudenean.
Guztiz degradatutako DNAaren profil genetikoa lortzeko EHUko DNA Bankuak miniSTR metodologia erabiltzen du.
- Mitokondrioko DNAri dagokionez, D-loop-a edo alde hiperraldakorra aztertzen da.
- DNA azterketa horrek oso DNA gutxi duten laginen arazoa kopontzen laguntzen du, esate baterako, sustrairik gabeko ileak.
- Xede auzitegi-genetikoa duten azterketen teknikak hobetzeaz gainera, DNA Bankuak ikerketak egiten ditu metodo eta aplikazio berriak bilatzeko, hala nola SNP polimorfismoak eta horien ikerketa masiboa microarrays teknologia erabiliz.