ANIMALIATEGI ZERBITZU OROKORRA ARABAKO CAMPUSA
Tresnak
- Animaliategiaren klimatizazio-sistema, ikerketa-animalien zaintzarako ingurumen-baldintza egokiak bermatzeko.
- Berrogeialdirako gunea.
- Animalia ez-infektatuekin esperimentuak egiteko gunea, hiru sektoretan bereizia: arratoia, sagua eta lagomorfoak.
- Tratamenduetarako eta esperimentu-lanak egiteko gunea, arnas bidezko anestesia-ekipoduna.
- Administrazio- eta zerbitzu-gunea.
1.- Instalazioen banaketa
Instalazioek honako hauek dituzte:
a) Animaliak eta materialak hartzeko aretoa.
b) Animaliategiko arduradunaren eta idazkariaren bulegoa.
c) Berrogeialdi arloa 9 m2 -ko bi gelakin, harrera gunetik ate bikoitz batez eta ondoko gunetik ate batez bereizita.
d) Infektatu gabeko animalien gunea: 9 m2 -ko 6 gela eta beste gela bat 18 m2-koa.
e) Zerbitzu gunea: 6 gela daude ondorengo funtzioekin
- Kaiolak hustutzea eta garbitzea.
- Kaiolak eta beste materialak garbitzea. Altzairu herdoigaitzeko arraska handia du, ur hotza eta beroarekin.
- Pentsuen eta azpien biltegia.
- Kaiola garbien eta beste material batzuen biltegia.
- Aldagela, komuna eta dutxa.
- Hotzeko tresnen kokalekua.
- Autogakoa.
f) Animalia infektatuen gunea: 9 m2-ko 4 gela independiente ditu.
g) Tratamenduen eta esperimentazio-lanen gunea: 9 m2 -ko 4 gela ditu. Gela bakoitzak gainekoa eta arraska ditu.
2. Instalazioen deskribapena
Animaliategiaren lurzorua gres latzez egina dago. Erdiko korridorean eta geletan hustubideak daude.
Ateak aluminio lakatuzkoak eta zuriak dira, eta kanpoko leihoak, berriz, kristal termiko bikoitzekoak.
Erdiko korridorean 6 ur-hartune daude eta garbitzeko mahukak konektatu daitezke denetan.
Paretetan lauza zuria jarrita dago, lurretik sabaira.
Animaliategiak aire girotuko eta iragazitako sistema zentralizatua du. Gela guztietara iristen da eta bakoitzak bere termostatoa du.
Animaliategiak 5 su-itzalgailu eta suteen aurkako bi mahuka dauzka. Korridorearen amaieran larrialdietarako irteera dago.
Animaliategia dagoen lekuan ez da entzuten animalien portaeran edo fisiologian eragin dezaken zaratik.
3. Tresnak eta zerbitzuak
- Karraskari handien (untxiak) eta txikien (arratoiak, saguak, akuriak, hamsterrak eta merioneak) kaiolak.
- Karraskari txikien apalategiak.
- Karraskari txikietarako kaiola metabolikoak.
- Untxien kaiolak urez hornitzeko sistema automatikoa.
- Aire egokitu eta iragazitako sistema zentralizatua, larrialdiko zirkuitu bikoitzarekin eta eroanbide-sistema isolatuekin.
- Kaiolak eta instalazioak garbitzeko materiala, xurgagailu industriala, hozkailua (4°C), izotzgailua (-20°C).
- PC Pentium 4 HT ordenagailua eta tintazko inprimagailua sarean konektatua.
- Gas erauzketako kabina.
- Leica M320 mikroskopio kirurgikoa.
- FST 18000-50 esterilizatze-sistema.
- Stoelting 55310V mikroinjektorea.
- Volvere Vmax mikromotorra.
- Midgard Digital doitasun korronte-iturri (Stoelting).
- Kopf estereotaxirako tresna.
- Inhalazio bidezko anestesiarako tresna.
4.- Animalien erregistroa
Esperimentatzeko animalien sarrerak eta irteerak jasotzeko erregistroa dago. Bertan jasotzen dira, besteak beste, animalien jatorria, kopurua, espeziea eta arraza edo anduia, animalien hornitzaileak eginiko osasun-txostena eta erabilitako zientzia-prozedura. Erregistro hori Arabako Foru Aldundiko Abeltzaintza Zerbitzuko Albaitaritza Ikuskaritzak sinatzen du urtero.
Animaliategian dauden animalien kopurua urtean zehar aldatzen da, erabiltzaileek dituzten beharren arabera.