Mikel Zubizarreta Irure
Web helbideak
Ibilbidea
Industria Antolakuntza Ingeniaritzan lizentziaduna (Tecnun-Nafarroako Unibertsitatea), Eraikuntzaren Ingeniaritza Masterra UPV/EHUn, eta Industria Ingeniaritzan Doktorea UPV/EHUn. Doktorego-tesian jardun berritzailea ebaluatzeko eredu bat garatu zuen, eraikuntza sektoreko enpresentzat espezifikoa.
2010 urtean Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle eta ikertzaile lanak hasi aurretik, Hellenic Post-en (Grezia, 4 hilabete) eta Topshare International BV-n (Herbehereak, 6 hilabete) bekadun gisa lan egin zuen, eta Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Merkataritzako Adituen Prestakuntzarako kontratu baten onuradun izan zen. Kontratu horren bidez, Lisboako (Portugal) Espainiako Ekonomia eta Merkataritza Bulegoan lan egin zuen 10 hilabetez, eta Lisboako (Portugal) IDOM Engenharia e Consultoria, Lda. enpresan 6 hilabetez. Halaber, ingeniari gisa lan egin zuen IDOM Ingeniería y Consultoría SA-ren Nazioarteko Sailean (2009-2010), nazioarteko ingeniaritza-proiektuak identifikatzen eta intereseko proiektuen kasuan interes-adierazpenak eta eskaintzak prestatzen.
Egun Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasle atxikia da (Donostiako egoitzan), Enpresen Antolakuntza Sailan. Bere irakaskuntza jarduera Eraikuntza Sektoreko Enpresen Antolakuntza eta Eraikuntzaren Kalitatearen arloetan zentratzen da, Arkitektura Teknikoko Graduan. Ikerketari dagokionez, bere lana eraikuntza sektoreko enpresen kudeaketaren analisian zentratu du (kalitatearen kudeaketa barne). Honez gain, eraikuntza proiektu eta eraikuntza materialen jasangarritasun mailaren ebaluazioan ikerketa burutu du, sektore honetan material jasangarri, kalitatezko eta karbono oinatz baxukoak sustatzeko helburuarekin, zuraren kasua adibidez. JCR datu-basean dauden aldizkarietan 13 artikuluren eta nazioarteko kongresuetan aurkeztutako 11 ponentzien egilekidea da.