Jesús María Romera Aguayo
Web helbideak
Ibilbidea
Industri Ingeniaria (2002) eta Ingeniaritza Mekanikoan Doktorea (2013) Euskal Herriko Unibertsitatean, Ingeniaritza Mekaniko Saileko irakaslea delarik 2003tik. Irakasle Agregatua da 2014tik. Irakaskuntzari dagokionez, Ingeniaritza Zibileko Graduaren eta Eraikuntzaren Ingeniaritzako Masterraren barruko irakasgaiak ematen ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Ikerketari dagokionez, Euskal Unibertsitate Sistemako SAREN Sustainable and Resilient Built Environment ikerketa-taldekoa da. Bere ikerketa-jarduera iraunkortasun handiagoko materialen portaera estrukturala aztertzera bideratuta dago nagusiki, eraikuntzan aplikatzeko. Hainbat autonomia-erkidegotako eta estatu-mailako ikerketa-proiektutan parte hartu du. 13 artikulu idatzi ditu Journal Citation Report datu-basean dauden aldizkarietan.