Edukiak

Estibaliz Briz Blanco

Telefonoa

Posta elektronikoa

Ibilbidea

Unibertsitateko irakasle atxikituta Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU), Eraikuntza Ingeniaritza arloan.

Industria-ingeniaria (2008), Material Aurreratuen Ingeniaritzako Masterra (2012) eta Ingeniaritza Industrialeko doktoregoa (2016, cum-laude).

2008/2001 bitartean hainbat eraikuntza-enpresatan lan egin zuen, egituren kalkuluak eta proiektuak garatzeko lanak garatuz. 2011/2012 ikasturtean, Fundación Centros Tecnológicos – Iñaki Goenagaren doktoratu aurreko beka bat lortu zuen, Eraikuntza Jasangarriaren dibisioaren barruan Tecnalia zentroari atxikia. 2012tik irakaslea UPV/EHUn, 2015ean Ingeniaritza Mekanikoko Sailean sartu zen (eraikuntzaren ingeniaritza arloan 2017tik).

Bere ikerketa-ildoa eraikitako parkea birgaitzera eta egokitzera bideratzen da, klima-aldaketaren ondoriozko inpaktuari aurre egiteko. Helburua garapen jasangarriaren bidez erresilientzia hobetzea da. Horretarako, hainbat irtenbide (eraikin eta hiri mailakoak) eta horien eragina (herritarrengan eta ingurumenean) ikertuko dira, tresna digital berrietan oinarrituta.