Ane Villaverde García
Posta elektronikoa
Ibilbidea
Doktoratu aurreko ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko sailean 2021az geroztik. Bere doktoretza tesia ingurune eraikiaren Klima-Aldaketa Egokitzapenaren arloan garatzen du, hiri-eremuetan bero-boladen aurrean erresilienteak diren irtenbideak identifikatuz eta ebaluatuz.
Arkitekturan graduatu zen UPV/EHUn (2016), Berrikuntza eta Ikerketa Sortzaile aipamenarekin. Arkitektura Masterra Sevillako Unibertsitatean egin zuen 2017an. Bertan, beka bat jaso zuen U-Space S.L. enpresan sei hilabeteko praktikak egiteko, ingurumen-ebaluazio estrategikoan, hiri-politiketan eta hiri-estrategia integratuetan espezializatuz.
Ikasketak amaitu ondoren, arkitektura eta ingeniaritza zibilaren arloko enpresetan egin zuen lan. Honek, eraikuntza eta hiri-diseinu proiektuetan zuzeneko esperientzia eskuratzea ahalbidetu dio, administrazio publikorentzat egindako hiri-birgaitze lanak nabarmenduz.