Edukiak

Amaia Santamaría León

Telefonoa

Posta elektronikoa

Ibilbidea

Irakasle Atxikia Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU) Ingeniaritza Mekaniko sailean, Etengabeko Baliabideen Mekanika eta Egituren Teoria arloan.

Herri Laneko Ingeniaritza Teknikoa (2010), Eraikuntza Ingeniaritza Masterra (2012), Ingeniaritza Zibila (2013) eta Ingeniaritzako nazioarteko doktoregoa (2017) eta aparteko saria guztia Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

Herri Laneko ikasketak amaitu ondoren, urtebete eman zuen Bermeosolo S.A. eraikuntza-enpresan lanean. Gainera, Eraikuntzaren Ingeniaritzako Masterraren barruan, praktikak egin zituen Tecnalia Research and Innovation enpresan. 2013an, Euskal Herriko Unibertsitateko plantillan sartu zen, ikertzaile formakuntzan gisa, Meatzaritzako Ingeniaritza eta materialen zientzia sailean. 2017ko irailean, Ingeniaritza Mekanikoko sailean hasi zen lanean, lehenik eta behin Bitarteko Lan Irakaslearen kontratuarekin (iraila 2017-urtarrila 2022), eta, ondoren, irakasle atxikiaren kontratua lortu zuen (urtarrila 2022-gaurkotasuna)

Ingeniari gisa, gizarteak dituen arazoei irtenbidea emateko ardura sentitu du beti, bere ikerketaren bidez. Bere titulazioarekin lerrokatuta, bere ibilbide zientifikoaren hasieratik, eraikuntzaren sektorera berdez tindatzen lan egin du; batez ere hondakinen balorizazioan zentratuta, ekonomia zirkularraren aldeko apustua eginez. Batez ere, zementu-matrizeko materialekin egin du lan, eta, gehigarri gisa, esan behar da azken urteotan birgaikuntzaren sektorera bideratu dela