ERAIKUNTZA SEKTOREKO ENPRESEN BERRIKUNTZA MAILA NEURTZEKO MODELO BATEN GARAPENA
- Doktoregaia:
- Mikel Zubizarreta Irure
- Urtea:
- 2017
- Unibertsitatea:
- Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- Zuzendaria(k):
- Jesús Cuadrado Rojo & Jon Iradi Arteaga
- Deskribapena:
Eraikuntza sektorea ez da bere errendimendu berritzaileagatik bereizten eta historikoki bere
eraginkortasun-ezagatik kritikatua izan da. Ezaugarri hauek, sektoreko enpresek aurrean
daukaten krisi-ondorengo eszenatoki zailarekin batera, ehun produktiboaren eta administrazio publiko desberdinen aldetik I+G eta berrikuntzari buruz sentsibilizazio hazkorra egotea eragin dute, maila desberdinetan hau bultzatzeko pausuak eman direlarik; hala nola, I+G+b-n inbertitzeagatik lortu daitezkeen zerga-onurak edo I+G+b-ren kudeaketara bideraturiko UNE 166000 arau multzoaren garapena, AENOR-en aldetik.
Zentzu honetan eta gaur egun berrikuntzaren kontzeptuak faktore lehiakor bezala duen
garrantziaren isla, enpresen berrikuntza maila neurtzeko balio duten modelo asko daude
merkatuan, zeinen helburua enpresen berrikuntza ahalmena neurtu eta hobekuntza areak
identifikatzea den, honen kudeaketa hobetzeko. Doktorego tesi honetan 40 modelo aztertu dira, gehienak sektore desberdinetan aplikatzeko balio dutelarik.
Modelo hauen garapenak berrikuntzaren ebaluazioari buruzko ezaguera-gorputza handitu du maila orokorrean. Hala ere, berrikuntzaren ebaluazioa eraikuntza alorrean espezifikoki era mugatuan ikertu da, EEBB-tako eraikuntza sektoreko EPP enpresentzat (Engineering,
Procurement, Construction) garatutako modelo bakarra dagoelarik. Hala ere eta unera arte,
haietako inork ez dio ekin erronka honi Espainiako eraikuntza sektorearen kasu konkretuan.
Guzti honengatik, Doktorego Tesi honen helburua landu gabeko ikerketa arlo honi heltzea izan da, enpresa hauen berrikuntza maila neurtzen duen modelo baten garapenaren bidez, emaitza bezala 0 eta 1 balioen arteko Berrikuntza Indize (BI) bat ematen duelarik, hobekuntza aukerak identifikatuz.
Proposatutako modeloaren funtzionamendu zuzena egiaztatzeko helburuarekin, lau ikerketa-kasuetan aplikatu da eta lortutako ebaluaketa emaitzekin sentsibilitate-analisi bat era positiboan burutu da.
Modeloa lau enpresetan aplikatzetik lortutako emaitzak Instituto Nacional de Estadística (INE)-ren “Encuesta sobre innovación en las empresas” txostenaren emaitzekin bat datozela
azpimarratzea garrantzitsua da, enpresen arteko errendimendu berritzailearen balioak enpresa bakoitzari dagokion azpisektorearen menpe daudela frogatuz.
- Esteka informazio gehigarriarekin:
- (Beste leiho bat zabalduko du) ADDI