Idazkaritza: Ziurtagiriak eskatzea
1. Ikasturteko kalifikazioen ziurtagiria
Ikasleak ikasturtea amaitzean doan eska dezake ikasturte horretako kalifikazioen ziurtagiria, NANa aurkeztuta. Ikasleari informatzeko baino ez du balio.
2. Norberaren ziurtagiri akademikoa
Ikasleak nahi duenean eska dezake NORBERAREN ZIURTAGIRI AKADEMIKOA, honako pauso hauek emanez gero:
A) Web bidez eskatzea
Espedienteak kontsultatzeko GAUR programan (http://gestion.ehu.es/gaur) "Norberaren Ziurtagiri Akademikoa (NZA) eskatzea" izeneko aukera jarri da.
Ordainketa egin daiteke:
- Nire ordainketen bidez, banka elektronikoaren erabiltzaile edo kreditu-txartel baten titular gisa
- Abonu-agiri bidez
Dokumentua etxera bidaltzeko eskatu edo idazkaritzan jaso ahal izango da.
B) Eskaera Idazkaritzan
- Bete eskaera Idazkaritzan.
- Ordaindu dagozkion tasak, eskaera egitean jasotako abonu-agiriaren bidez edo bankuko txartelaren bidez.
- Interesdunak gestio hori egitera etortzeko aukerarik izan ezean, beste pertsona batengan delegatu ahal izango du, baimen bat eta NANaren fotokopia eramanez gero. Baimendutako pertsonak bere NANaren fotokopia erantsi beharko du.
Nahitaezkoa ez izan arren, Titulua amaitzean, GUZTIZ GOMENDAGARRIA DA NORBERAREN ZIURTAGIRI AKADEMIKOA eskatzea Tituluarekin batera.