Zentroak irakaskuntza eta ikerketarako duen erantzukizuna Departamentuek bere gain dute. Hauek Zuzendariak eta Departamentu Kontseiluak gidatzen dituzte. Kontseiluko kide hautetsi dira irakasleak, ikasleak eta administrazioko pertsonala, Departamentuetako Araudiek zehaztutako kopuru eta ahalmenen arabera.
Departamentuak antzeko ezagutza arloetako irakasleez osaturik daude. Horri esker irakaskuntza eta ikerketa-lerroak hobeto kudea daitezke. Ondorioz baliabideak optimizatu egiten dira, beste talde eta Departamentuekin ekipamendu eta plan komunak egon daitezkeelarik, bai zentroan bertan eta bai unibertsitate artean.
Departamentuen ahalmena da:
- Irakaskuntza, bai klase teorikoena eta bai praktikoena, lizentziaturak dituen bi zikloetako irakasgaietan.
- Ikerketa-lerroak eta Doktoretzako Programak ezartzea, Doktore Titulua lortzekoak, baita Unibertsitateko beste Departamentuekin elkarlanean ere.
- Partikularrekin edo enpresekin kontratu-harremanak ezartzea, gai zientifikoetako helburu edo proiektuak lortzearren.