Sariak eta lehiaketak

Sariak eta lehiaketak

Ondoren interesgarriak izan daitezkeen hainbat sari eta lehiaketetarako deialdiak aurkituko dituzu.

Deialdiak

Lehiaketa

Hezkuntza Psikologiako COPGI sariak, EHUko Psikologia Fakultateko Gradu eta Master amaierako lanak

Hezkuntza Psikologiari buruzko gaietako UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ikasleen gradu-amaierako lanik onenak edo master-amaierako lanik onenak aintzatestea eta nabarmentzea da sarien helburua.
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak, sari hauen bidez, lanbidearen sustapen eta garapen tekniko eta zientifikoa, elkartasun profesionala eta lanbidearen zerbitzua gizartearentzat eta enpresa-ingurunearentzat sustatuko ditu.
Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateak, Gipuzkoako Campusean, Unibertsitatearen eta euskal sare sozioekonomikoaren beharren arteko lotura-ardatza izan nahi du Hezkuntza Psikologia arloko profesional onenak balioesteko eta lan-merkatura hurbiltzeko orduan.
Oro har, Psikologia Fakultateko ikasleek garatzen dituzten ikerketa lanak burutuz eta aztertuz lortzen den ezagutza aitortzen dute sariek.
Laburbilduz, hauek dira deialdi honen berariazko helburuak:

  1.  Ikasleek eta prestakuntza-zentroek hezkuntza-psikologiaren arloan egiten duten lana aintzat hartzea.
  2.  Hezkuntza-psikologiari buruzko ezagutzen zabalkundea, berrikuntza eta aplikazio praktikoa sustatzea.
  3.  UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ikasleek hezkuntza-psikologiari buruzko ikasgaiak ikas ditzaten sustatzea.
  4. Fakultate horretan garatutako proiekturik onenak jendearen eskura jartzea.
Lehentasuna: 0.0