Misioa, ikuspegia eta balioak
Psikologia Fakultatearen misioa
Donostiako Psikologia Fakultatea UPV/EHUko ikastegietako bat da, eta honako helburu nagusi hauek ditu: ikasleei irakaskuntza egokia ematea ondo prestatutako profesionalak izan daitezen eta psikologiaren arloko ezagutza sortu eta hedatzea; guztia, banakakoen eta gizarte osoaren osasuna eta ongizatea hobetze aldera.
Helburuak horiek izanik, fakultateak graduko eta graduondoko prestakuntza programa ematen du, elebiduna, gizartearen premiak asetzen dituena eta gaitasunak eskuratzeko bide irakaskuntza-ikaskuntza prozesu koordinatua duena. Horren bidez, psikologiaren arloko prestakuntza teoriko eta praktiko sendoa eskuratzen du ikasleak, bai eta espezializazio aurreko prestakuntza ere arlo klinikoan eta psikosozialean eta hezkuntzaren, giza baliabideen, erakunde antolakuntzaren eta ikerketaren arloan.
Hori guztia, kalitatezko produkzio zientifikoa duten ikertalde finkatuetan eta kanpoko praktika espezializatuak egiteko aukera bermatzen duen erakunde sare batean oinarrituta; eta ondo prestatutako giza talde konprometituak bultzatuta, abiapuntu hartuta berrikuntza, pentsamendu askatasuna eta espiritu kritikoa.
Psikologia Fakultatearen ikuspegia
Ikuspegiak barne hartzen ditu plan honen iraupen aldian fakultateak lortu nahi dituen emaitzak eta fakultateak izan nahi duen irudia ikasleen, komunitate zientifikoaren, fakultatearen gizarte sarearen (Psikologia Fakultatean Ian egiten duten edo Ian egin duten pertsonen), enplegu emaileen, UPV/EHUko gainerako ikastegien, beste unibertsitate batzuen eta gizartearen aurrean.
Berrikusi den ikastegiko misioa eta egin den AMIA analisia abiapuntutzat hartuta, hausnarketa taldeak fakultatearen ikuspegiari dagokion helburu nagusia zehaztu du: gure tituludunen ehuneko handi bat psikologiaren arloan lanean aritzea. Helburu hori lortzeko, honako ikuspegi lerroak zehaztu ditu:
- Psikologia Fakultatearen asmoa da bere ikasleek ikastegia bikaintasun zentrotzat har dezatela bertan ematen den prestakuntza akademikoaren kalitateagatik eta ikastegiak ikasleengan etengabeko prestakuntza, arazoak konpontzeko gaitasuna eta ekimena sustatzeko egiten duen lanagatik.
- Psikologia Fakultatearen asmoa da erreferente zientifiko, akademiko eta soziala eta Ian arloko erreferentea izatea bere gizarte sarearen zati batentzat, enplegu emaileentzat eta gizartearentzat.
- Psikologia Fakultatearen asmoa da fakultate ezaguna izatea ikastegiak daukan gizarte erantzukizunagatik.
- Psikologia Fakultatearen asmoa da UPV/EHUn eta beste unibertsitate batzuetan erreferente izatea ikastegiaren kudeaketaren bikaintasunagatik, berrikuntzagatik eta etengabeko hobekuntzarako espirituagatik.
Psikologia Fakultatearen balioak
Hauek dira Psikologia Fakultatea osatzen dugun pertsonen zeregina gidatzen duten balioak:
- Zerbitzu publikorako bokazioa.
- Pentsamendu-askatasuna.
- Espiritu kritikoa.
- Konpromiso etikoa.
- Unibertsitate-lanaren bikaintasunarekiko konpromisoa (irakaskuntza, ikerketa, kudeaketa)
- Elkarrekiko konfiantza eta tolerantzia.
- Konpromiso soziala.
- Garapen iraunkorrarekiko konpromisoa.
- Pertsonei, Fakultateari eta Unibertsitateari eskainitako dedikazioa.