Lehen mailako matrikula: sarbide berria

Lehen mailako matrikula: sarbide berria

Lehen mailako matrikula honela egin ahal izango da:

1- Matrikula online egin ahal izango duzu UPV/EHUren aplikazio informatikoa GAUR programaren bidez (gomendatutako modua)

  • Online matrikula ordenagailu batetik soilik egin dezakezu.
  • Erabili beharreko nabigatzaileak: Google Chrome, Mozilla Firefox eta Microsoft Edge.
  • Desblokeatu pop-up edo laster leihoak.
  • Erabiltzailea eta pasahitza dira izena emateko fasean SARBIDEAn erabili zenituen berberak. Pasahitza ahaztu bazaizu, SARBIDEAn berreskura dezakezu.

2- Aurrez aurre, idazkaritzan

Ikaslegaiek pendrive batean matrikulatzeko beharrezko dokumentazioa ekarri beharko dute. Formatu honetan ekartzen ez badu, ikasleak 10 egun balioduneko epea izango du, ekartzeko edo helbide honetara bidaltzeko psikologia@ehu.eus.

Ikaslea ezin bada bertaratu eta haren ordezkari bat badator, interesdunaren NANaren fotokopia aurkeztu beharko du, bai eta baimena ere behar bezala sinatuta.

HARREMANETARAKO INFORMAZIOA