Kanpoko praktikak kurrikularrak
Informazio orokorra
Plazen esleipenerako prozedura eta egutegia
- Saio informatiboa: Martxoak 11
- Web bidezko inkesta: Martxoak 15 arte
- Matrikula: Uztaila
- Plazen katalogoa: Urria
- Plazen hautaketa eta esleipena: Azaroa
UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktika akademikoak, hain zuzen, 2019ko uztailaren 12ko Gobernu Kontseiluak onartutako eta 2019ko abuztuaren 6eko EHAAn argitaratutako araudiaren arabera daude araututa.
Curriculumeko praktikak UPV/EHUren Psikologiako Graduko 4. mailako (12 ECTS) nahitaezko irakasgai bat da. Haien helburua da ikaslearen prestakuntza teorikoa osatzea, eskuratutako ezagutzak eta gaitasunak finkatuz eta praktikan jarriz, psikologiaren jardun eremuetako bat sakonago ezagutzea, lanbidean behar bezala jarduteko beharrezkoak diren gaitasun praktikoak bereganatzea eta ikaslearen etorkizuneko laneratzea erraztea.
Kanpoko Praktiken dekanordeak eta Practicum Batzordeak arduratu behar dute kudeaketaz. Administrazio eta zerbitzuetako langileek ere laguntzen dute aipatutakoen kudeaketa egokia izan dadin.
Curriculumeko praktikak otsailetik ekainera bitartean egiten dira (salbuespen gisa, irailetik urtarrilera bitartean), eta guztira 200 orduko egonaldia egiten da praktiken zentroan.
Irakasgaian matrikulatuta egon behar duzu, eta Psikologiako Graduko 150 kreditu gaindituta izan behar dituzu, gutxienez.
Bai, izapide horri esleipen zuzena esaten zaio. Zentro berri batekiko hitzarmena baliozkotzat joko da, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:
Bai, praktika horiek autokudeaketa prozedura baten bidez egingo dira, ikasleek proposatuta (hau da, interesa duten ikasleak fakultateko irakasleekin jarriko dira harremanetan), eta onartuko egingo dira baldin eta UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktika akademikoen Arautegiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte. Kasu horretan, irakaslea arduratuko da praktiketako plaza izapidetzeaz.
Horretarako, eskaera dokumentua bete eta bidali beharko da:
Bai, lehenik eta behin, GAURen praktiken atalean agertzen den II. eranskina inprimatu behar duzu, zure praktiketako plaza ziurtatzen duena. Gero, fakultateko tutorearen sinadura jaso, zeuk sinatu eta praktiken zentroan entregatu, zentro horretako instruktoreak ere sina dezan.
Praktiketako tutorea fakultateko irakasle bat da, plaza esleitu ondoren esleitzen zaizuna, eta zure praktiken garapena gainbegiratzeaz eta orientatzeaz arduratzen da:
Praktika zentroak praktikak zuzenean gainbegira ditzan esleitzen duen pertsona da, betiere zure hezkuntza akordioan adostutakoaren arabera.
Fakultateko zure tutoreari jakinarazi, eta hark baloratuko du zer egin behar den eta praktiken arduradunei jakinarazi behar zaien.
Bai zure tutoreak bai instruktoreak ebaluazio jarraitua egingo dute praktiketan egin duzun lanari buruz. Praktikaldia amaitzean, tutoreak kalifikazio bat jarriko du, honakoak kontuan hartuta:
Irakasgaiaren amaierako nota ezartzeko, praktiketako instruktorearen kalifikazioari % 70 emango zaio, eta barruko tutorearen kalifikazioari % 30.
Dokumentu honetan azaltzen da zelakoa izan behar den fakultateko tutoreari praktikak amaitu eta gehienez hilabetera entregatu beharreko azken memoria.
Era berean, praktiken zentrora zoazenean, asistentzia erregistroa bete beharko duzu. Gero, eranskin gisa aurkeztu beharko duzu praktiken memorian.
Ekainaren hasieran irekitzen da praktiken akta, eta, praktiken ebaluazioak egin ahala, praktiken notak gehitzen dira; beraz, data horretatik aurrera ikusi ahalko duzu zure nota. Egun hori gradu-amaierako lana matrikulatu aurrekoa izango da beti.
Bai, praktikak amaitzean, ikasleen praktiken ebaluazioari buruzko inprimaki hau bete beharko duzu zure esperientziaren berri emateko. Zati hau oso garrantzitsua da guk zuen esperientzia nolakoa izan den jakin dezagun.
Informazio gehiago lor dezakezu Fakultateko praktiken webgunean, baita graduko gelan (eGela), eta kontuan hartu oso garrantzitsua dela posta korporatiboaren bidez bidaltzen ditugun mezuekin adi egotea (.......................@ikasle.ehu.eus).
Hala ere zalantzak izango bazenitu, jar zaitez gurekin harremanetan: