GrAL Ikaslegoa

Informazio nagusia

1. Deialdiak

OTSAILEKO DEIALDIA 2024-2025

  • Matrikula: Otsaila 3
  • Defentsarako eskaera Ikaslea: Otsaila 4-5
  • Defentsaren oniritzia Tutorea: Otsaila 11
  • Lana eta aurkezpena psikologia@ehu.eus: Otsaila 13-14
  • Epaimahaiak Idazkaritza: Otsaila 17
  • DEFENTSAK: Otsailaren 24-28

EKAINEKO DEIALDIA 2024-2025

  • Matrikula: Ekaina 2
  • Defentsarako eskaera Ikaslea: Ekaina 3-4
  • Defentsaren oniritzia Tutorea: Ekaina 9-10
  • Lana eta aurkezpena psikologia@ehu.eus: Ekaina 12-13
  • Epaimahaiak Idazkaritza: Ekaina 14-15
  • Epaimahiaei bidaltzea: Ekaina 17
  • DEFENTSAK: Ekaina 23-27

IRAILEKO DEIALDIA 2024-2025

  • Matrikula: Uztaila 7
  • Defentsarako eskaera Ikaslea: Iraila 8
  • Defentsaren oniritzia Tutorea: Iraila 15
  • Lana eta aurkezpena psikologia@ehu.eus: Iraila 18-19
  • Epaimahaiak Idazkaritza: Iraila 19-20
  • Epaimahiaei bidaltzea: Iraila 20
  • DEFENTSAK: Iraila 29 -  urria 4

2. GrAL gai-eskaintza

Tutoreak eskainitako hizkuntza eta gaia gorabehera, ikasleak bere tutorearekin adostuko ditu GrALaren behin-betiko hizkuntza eta gaia. Beraz, tutore bat interesatzen bazaizu, prematrikula egitean, aukeratu irakasle hori GrALak eskaini dituen plazak adina aldiz.

3. GrAL eskaera

  • A aukera: tutore bat zuzenean esleitzea.

​​​​​​Ikasleak urrian aurkeztu beharko du idazkaritzan egin beharreko eskabidea, kasuan kasuko irakasleak sinatuta.

  • B aukera: web-orrian argitaratutako GRAL eskaintzaren tutore bat aukeratuko du ikasleak.

Eskaera GAUR aplikazioaren bidez egingo da azaroan. Eskaera horren ondorioz egingo den behin-behineko esleipena jakinaraziko da abenduan.

eskaera mota hau egiteko epea 2024ko azaroaren 27tik abenduaren 5era

Bi aukeretarako, beharrezko baldintza da 1., 2. eta 3. mailetako 18 kreditu baino gehiago egiteke ez izatea. Bigarren lauhilekoa hasi aurretik, behin betiko GrAL esleipen guztiak jakinaraziko dira.

​​

4. GrAL esleipena

  • Ikasleak GrAL Gidan zehaztutako baldintzak bete behar ditu eta GrAL irakasgaia aurrematrikulatuta izan behar du, bere tutorearen esleipena egin ahal izateko, zuzeneko esleipenaren bidez edo planteatutako epeetan GFAren eskaintza aukeratzearen bidez.
  • Ondoren, ikasleak hilabeteko epea du bere GrAl tutorearen aldaketa proposatzeko bere. Irakasleak tutoretza egitea onartuko du, aurretik esleitutakoetara gehituko zaiena, gaia/zuzendaritza aldatzeko inprimakia sinatuz; ikaslearen ardura izango da sinatutako dokumentu hori idazkaritzan aurkeztea, non esleipen formala egingo den.
  • Esleipenak egin ondoren, ikasleak bere GrALaren gaia eta tutorea kontsultatu ahalko ditu GAURen.
  • Tutorea aldatu: Zuzendaria/gaia aldatzeko inprimakia bete behar duzu, eta psikologia@ehu.eus helbidera bidali. Epea 2024ko urtarrilaren 19ra arte (egun hori barne).
  • Behin-betiko esleipena 2024ko urtarrilaren 24an burutuko da.

5. GrAL matrikula

  • GAUR bitartez egin ahalko da behin Psikologiako GrAL arautegian jasotzen diren baldintzak beteta izatean, hau da, derrigorrezko praktikak eta gehienez 12 kreditu soilik gainditzeko edukitzean.
  • GrAL-a matrikulatu ahal izango da, Fakultateko defentsa-deialdien egutegiaren arabera.
  • Aurreko ikasturtean GrAL-a matrikulatu duen eta defentsa egin ez duen ikaslearen kasuan, hurrengo ikasturtean matrikulatu beharko du berriro. Irakasle bera zuzendari izendatzeko eska dezake.
  • Iraileko deialdian, GrAL hori uztaila amaitu baino lehen matrikulatuta duen ikasleak bakarrik defendatu ahal izango du, webgunean argitaratutako ikasturte bakoitzeko deialdietan ezartzen den bezala.

6. GrAL egiteko materialak

7. GrALaren behin-betiko izenburua

8. GrAL bidaltzea

GrAL-a eta defentsaren aurkezpena (biak PDF-ean) psikologia@ehu.eus helbidera bidali behar dira, defentsen deialdi ofizialean ezarritako epean.

9. GrAL defentsa

  • GRAL ahoz defendatu beharko da horretarako izendatutako IRIko hiru kidek osatutako epaimahai baten aurrean. Ikaslearen tutorea ez da egongo epaimahaian.
  • Defentsak presentzialak izango dira eta defentsaren eguna, ordua eta lekua GAURetik jasoko duzu gaur edo bihar mezu baten bitartez. Beraz, adi egon zure UPV/EHUko postari.
  • Aurkezpenak epaimahaiak proiektatuko du defentsa egingo den ikasgelako ordenagailua erabiliz, bertan dagoen pantailan.
  • Zure GrAL defentsaren ordu zehatza egun hortan bertan jakingo duzu.
  • GAURen epaimahaiak zure GrALaren behin-betiko kalifikazioa argaitaratuko du.

10. GrAL ebaluaketa

Tutoreek esleitutako notak % 30eko balioa izango du, lanaren ebaluazioaren azken kalifikazioan.

Ikasle bakoitzaren azalpena egin eta tutorearen ebaluazioa ezagutu ondoren, epaimahaiak kalifikazioa esleituko du, GrALaren irakaskuntza-gidan argitaratutako ebaluazio-irizpideen arabera, eta kalifikazioa GAURen jarriko da.

GrALaren azken nota honela kalkulatuko da: aurkeztutako lana: notaren % 60 ( % 30 tutoreari dagokio, % 30 epaimahaiari). Aurkezpena eta defentsa: notaren % 40

11. Araudiak

12. Etika GrAL-ean