Kanpoko praktikak: Ikasleentzako informazio orokorra
ERAKUNDE BERRI BATEKIN HITZARMENA EGITEKO DATU BILKETA
Erabaki baduzu praktikak egiteko erakundea zuk zeuk bilatzea, datuak jaso behar dituzu dokumentu honetan eta gero formulario honetan bidali. Behin beteta, inprimatu edo gorde ezazu sortzen den pdf dokumentua eskariaren gordekin gisa.
Asistentzia erregistroa
Praktiketako zentrora zoazenenan, asistentziaren erregistroa bete beharko duzu. Gero, eranskin gisa aurkeztu beharko duzu praktiken memorian.
KONFIDENTZIALTASUN dokumentua (hautazkoa)
Dokumentu hau prestatuda dago ikasleek praktiken hasieran betetzeko. Zentro batzuetan badute beren barne dokumentua, baina esaten badizuete zuek zeuek egiteko, eredu hau erabil dezakezue. Konfidentzialtasunerako eta tratu onerako konpromiso dokumentu bat da, kode deontologikoaren araberakoa.
Ikasleen praktiken ebaluazioa
Praktikak amaitzean praktiken ebaluazio dokumentu hau bete beharko duzu zure esperientziaren berri emateko.
Praktiken AMAIERAKO MEMORIAREN EGITEKO orientabideak
Dokumentu honetan azaltzen da zelakoa izan behar den fakultateko tutoreari praktikak amaitu eta gehienez hilabetera entregatu beharreko memoria.
- (Beste leiho bat zabalduko du)Erakunde berri batekin hitzarmena egiteko datu bilketa (docx ,984,70 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Praktiketako asistentzia erregistroa (doc ,277,50 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Konfidentzialtasun dokumentua (hautazkoa) (pdf ,280,50 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Praktiken memoria egiteko orientabideak (pdf ,173,65 Kb)