MOVILIDAD_ALUMNADO_VISITANTE

Ikasle bisitariak

Ongi etorri Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatera!

Pozik gaude 2024/25 ikasturtean gure Unibertsitatean hartuko zaitugulako.


Psikologia Fakultatera etorri nahi baduzu mugikortasun programa baten bidez (Erasmus, Latinoamerika, SICUE), hurrengo ataletan beharrezko informazio guztia aurkituko duzu.

Kontaktua

Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa

Informazio erabilgarria

  • UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen webgunerako esteka:

https://www.ehu.eus/en/web/nazioarteko-harremanak/en-international-relations

  • UPV/EHUko Psikologia Fakultatearen webgunerako esteka:

https://www.ehu.eus/es/web/psikologia-fakultatea

Egutegi akademikoa

Ikasturtea 2 seihilekotan antolatzen da:

  • 1. seihilekoa: eskolak irailaren hasieran hasten dira, abenduaren amaierara arte. Azterketa arruntak urtarrilean egiten dira.
  • 2. seihilekoa: urtarrilaren amaieratik maiatzaren erdialdera arte. Azterketak maiatzean eta ekainean egiten dira.
  • Azterketak egiteko ezohiko aldia dago ekainaren azken astetik uztailaren lehen astera.


Irakasgai bakoitzaren behin betiko ordutegien egutegi akademikoa uztailean argitaratzen da gure webgunean (aurreko ikasturtekoaren antzekoa bada ere).
 

 

Irakasgaiak

Zerrenda honetako irakasgaiak aukera ditzakezu:

https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/psikologiako-gradua/kreditu-eta-irakasgaiak


Gainera, badira ingelesez ematen diren irakasgai batzuk:

  • Datuen analisia eta diseinuak: metodo ez esperimentala (6 ECTS, lehen seihilekoa)
  • Familiaren psikologia (4,5 ECTS, lehen seihilekoa)
  • Psikologia soziala (6 ECTS, lehen seihilekoa)
  • Taldeen psikologia (6 ECTS, bigarren seihilekoa)

Eskaera egiteko prozedura

Epeak:

  • Ekainaren 15ean, lehen seihilekoan.
  • Azaroaren 15a, bigarren seihilekorako.


Prozedura: zure unibertsitateak zure nominazioa posta elektronikoz bidali ondoren, informazioa bidaliko dizugu. Jarraian, betetako eskabide-inprimakia bidali beharko diguzu.

Zure eskabide-inprimakia jaso ondoren, gure sisteman sartuko zaitugu eta esteka bat jasoko duzu. Esteka horren bidez, eskabide-inprimakian eskatutako informazio guztia bete ahal izango duzu eta zure dokumentuak igo ahal izango dituzu: normalean, pasaportearen kopia bat eta ikaskuntza-akordioa.

 

Hitzarmen Akademikoa

Epeak:

  • Ekainaren 30a, lehen seihilekorako edo urte akademiko osorako.
  • Urriaren 15a, bigarren seihilekorako.

Atzerritarrentzako gaztelania / euskara ikastaroak

Gure unibertsitateak abuztua-irailean ikastaroak eskaintzen ditu gaztelaniaz, ikasturtea hasi aurretik, eta bi seihilekoetan gaztelania eta euskara ikasteko ikastaro erregularrak ere bai.

https://www.ehu.eus/en/web/nazioarteko-harremanak/en-spanish-basque-courses

Ikasle bisitariaren eskuliburua

Dokumentu honetan zure bisita prestatzeko behar duzun informazio guztia aurkituko duzu:

Buddy Programa

Eskatu Buddy bat Euskal Herriko Unibertsitatean

Ostatua

Trukeko ikasleen aukera ohikoena etxebizitza bat 3 edo 4 pertsonek partekatzea da. Egoitza batzuk ere badaude, baita bertako familia batekin bizitzeko aukera ere.

Laguntza / Orientzio Zentroa

Zure egonaldiarekin zerikusia duten gaietarako, jar zaitez harremanetan HELP CENTREko gure bulegoekin

GIPUZKOAKO CAMPUSEKO LAGUNTZA/ORIENTAZIO ZENTROA (DONOSTIA):

Centro Ignacio Mª Barriola (rotondaren ondoan) – 1 Plantan1

Plaza Elhuyar, 1 - 20018 Donostia

Telefonoa: +34 943015192

info.welcomecentre@ehu.eus