PRACTICAS-EXT-INFO-TUTOREAK

Kanpoko praktikak: Informazio orokorra

FAKULTATEKO TUTOREAK

GAURen aurkituko duzu esleitu zaizkizun ikasleen zerrenda. Era berean, Excel dokumento batean deskarga dezakezu informazioa, ikasleekin eta praktiketako zentroetako instruktoreekin harremanetan jartzeko datuekin.

Praktiketako dekanordetzatik ikasle bakoitzaren II.eranskina bidaliko dizuegu, behin bertan agertzen diren datu guztiak konfirmatuta ditugunean. Dokumentu hau jasotzerakoan, tutorizatzen dituzuen ikasleekin errebisatu behar duzue eta dena ondo badago, bertan eskatzen diren hiru sinadurak jaso behar dira (ikaslearena, instruktorearena eta barne-tutorearena). Lehenik, ikasleak sinatuko du eta, ondoren, praktiketako zentrura eramango du, bertan bere instruktoreak sinatzeko. Azkenik, ikasleak dokumentua bueltatuko dizue, zuek ere sinatzeko. Sinadura guztiak jasota daudenean, praktiketako dekanordetzara bidali behar duzue.

Praktiken jarraipena/kontrola eramateko, dokumentu hau prestatu dugu.

Praktikak amaitutakoan, formulario hau bete beharko duzu praktiketako ikasle bakoitzeko.