PRACTICAS-EXT-INFO-ENTIDADES

Kanpoko praktikak: Informazio orokorra

ERAKUNDE LANKIDEAK

Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeAK

Graduko ikasleentzako praktikak eskaini gura dituzten psikologiaren arloko erakundeek honako baldintza hau bete beharko dute: psikologo bat edukitzea psikologo lanetan diharduena.

Irizpideak bete eta interesa duten zentroek hezkuntza lankidetzako hitzarmena egin beharko dute UPV/EHUrekin. Horretarako, beharrezkoa da dokumentu hau bidaltzea beherago ematen den helbide elektronikora.

Ordu kopurua: aurrez aurreko 200 ordu zentroan, otsailetik maiatzera.

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Praktiketako eta Graduondoko dekanordearekin emailez: psikologia.fak.praktikak.dekanordea@ehu.eus edo telefonoz: 943018321.

 

Erakunde laNKIDEAK

Praktiketako ikasleen ebaluazioa egiteko, formulario hau bete behar da eta posta elektronikoz bidali unibertsitateko tutoreari.