Idazkaritza: Ebaluazio bereziaren eskaera
Konpentsazioa eskatu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
- Ikasturtean matrikulatuta egotea.
- Irakasgaien deialdiak agortuta ez edukitzea.
- Konpentsatutako irakasgaiek tituluaren kreditu kopuru osoaren % 6ko balioa izango dute gehienez ere eta kredituen % 90 gaindituta eduki beharko da.
- Konpentsatu nahi diren irakasgaietako hiru deialdietara aurkeztu izana beharrezkoa izango da eta gutxienez horietako batean 3ko kalifikazioa izango du eskatzaileak.
- Gradu amaierako lana konpentsatzeko eskaerarik ez da onartuko.
Konpentsatzearen aldeko erabakia hartuz gero, Idazkaritzak "5, konpentsazio bidez gainditua" oharra jarriko du ikaslearen espedientean. Kalifikazio hori, agortutako deialdiak zenbatzeari dagokionez, bat gehiago gisa zenbatuko da. Konpentsazio Epaimahaiak kontrako erabakia hartuz gero, ez da deialdirik kontsumituko.
Konpentsazio bidez gainditzea eskatzeko epeak hauek izango dira: irailaren 1etik 5era eta martxoaren 1etik 5era.
Ikastegiko Konpentsazio Epaimahiak irailaren 15a eta martxoaren 15a baino lehen erantzun behar du.
Ikasleari gogorarazi nahi zaio baldintzak betetzeak ez duela esan nahi Epaimahaiak Konpentsazioa emango duenik. Eskaeran ahal bezain beste xehetasunez eman beharko ditu ikasleak egokitzat jotzen dituen alegazioak.