Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Lehiaketa

Durangaldeko Ikerlari gazteentzat deialdi berria zabaldu da

Lanak 2023ko apirilaren 17rako aurkeztu behar dira

Eskualdeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna gazteen artean bultzatzeko helburua du ekimenak.

Euskarazko ikerketa eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera emango dira, bi kategoriatan: 18 urtera artekoak eta 19-35 urte bitarteko gazteak.
Ikerketa gaia edo arloa Durangaldean kokatutakoa izan behar da. Beraz, edozein jakintza-arlotako ikerketa, sormen edo dibulgazio lana izan daiteke: historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musika... Lana euskara hutsean aurkeztu behar da, jatorrizko lana eta lau formatutan aurkeztu ahal izango da: artikulua, poster akademikoa, ikus-entzunezkoa edo podcasta.

Bakarkako lana edo talde lana izan daiteke. Eskatzailea Durangaldean bizi edo ikastea ezinbesteko baldintza izango da, eta talde lana bada, taldeko kide batek gutxienez bete beharko du baldintza.

Lehiaketaren zenbatekoa:
         18 urte bitarteko kategorian saria 500€
         19-35 urte bitarteko kategorian saria 1000€