Marcela Graciak, gure Fakultateko doktore-aurreko bekadunak, “Estetika zentroen negozio berria: neskak” izenburua duen El Pais-eko artikuluan parte hartu du
Lehenengo argitaratze data: 2021/09/17
Haurtzaroan irudia gurtzeak duen arriskuaz ohartarazi dute hainbat ikertzailek. "Oro har, publizitateak eta hedabideek neskei transmititzen diete itxura, edertasuna eta zaintza estetikoa (zentzu apaingarrian) balio bat dela. Haur-estetikako espazio horiek, bai eta nolabaiteko publizitate eta kultura-produktuek ere, txikitatik transmititu diezazkiekete genero-estereotipoak neskei; esate baterako, erakargarriak edo zakarrak izatea komeni da. Horren konplexutasuna da genero-estereotipoek eragina dutela pertsonen jarreretan eta emozioetan. Barneratzen dira eta, gero, rol horren arabera jokatzen da; deskribatzaileak ez ezik, aginduzkoak ere badira, hau da, jokabide jakin batzuk nolakoak izan behar duten markatzen dute. Haurren estetika- eta edertasun-espazioen kasuan, arriskua da neska batzuek uste izatea beren buruari balioa eman behar diotela kanpoko elementuen bidez apainduz (adib.: belarritakoak, makillajea, etab.), eta pentsatzea, diren bezala, ez direla nahikoa. Sinbolikoki, espazio horiek eredu estereotipatuak, arauemaileak eta mugatzaileak erreproduzitu ditzakete neskentzat eta emakumeentzat.
Marcela Gracia gure Fakultateko Gizarte Psikologia: Kultura, kognizioa eta Emozioa Ikerketa Talde kontsolidatuko kidea da (https://www.ehu.eus/eu/web/psicologiasocialcce), eta bere doktorego-tesia ezkongaietako indarkeriari buruz egiten ari da.