Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Itziar Alonso-Arbiol, Susana Conejero, Aitziber Pascual eta Sonia Padoan gure lankideek burututako ikerketa batek migratzaileei buruzko sentsibilizazioan "Funtsezkoak" kanpainaren "arrakasta" azpimarratu du

Ikerketa txostena Itziar Alonso-Arbiol, Susana Conejero, Aitziber Pascual eta Sonia Padoan (‘Kultura, Kognizioa eta Emozioa’ Talde Finkatuko kideak diren EHU-ko Psikologia Fakultatekoak) hala nola Magdalena Bobowik (Utrechteko Unibertsitateko, Herbehereak, Europako Migrazio eta Harreman Etnikoen Ikerketa Zentroko ikertzailea) doktoreek elaboratu dute. Txostenak migratzaileei buruzko sentsibilizazio kanpainak izandako arrakasta azpimarratzen du, kanpainak herritar horienganako esker ona eta enpatia aktibatu zituelatik, baita herritar horiek Nafarroako gizarteari egiten dioten ekarpenaren balorazioa ere.