Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Nekane Balluerka errektore ohiari elkarrizketa Euskadi Irratiko Faktoria saioan: "Ikastea eta berritzea gogoko dut eta orain hori tokatzen da"

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/11

Nekane Balluerka jatorrira itzuli da. Lau urte UPV/EHUko errektore karguan egin ondoren, Psikologia faktultatera itzuli da ikerkuntzan eta irakaskuntzan zentratzera. Euskadi Irratiko Faktoria saioan, azken lau urteetako balorazioa egin digu eta pandemia garaiak utzitako arrastoa ere nabarmendu du; besteak beste itxialdiaren eragin psikologiarekin inguruan ikerketa bat zuzendu baitu.