Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Cesar San Juan eta Laura Vozmediano gure lankideek, Delituaren Prebentziorako Gida argitaratu dute

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/11

Gizarte Psikologia Saileko gure lankide diren Cesar San Juan eta Laura Vozmediano, Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzaileek, Delituaren Prebentziorako Gida argitaratu dute.
Delitua Prebenitzeko Gida hau oso interesgarria da segurtasuneko profesional guztientzat: kriminologoentzat, polizientzat eta tokiko segurtasunaren arloan erantzukizunak dituzten teknikarientzat. Segurtasuna sustatzera bideratutako diagnostiko- eta esku-hartzeko ekintza eta estrategien bilduma egituratu eta zehatza aurkezten du lanak. Segurtasuna ez da soilik delitu-jarduera murriztea edo ez egitea, baizik eta herritarren bizi-kalitatea etengabe hobetzeko prozesu bat.
Bi autoreak euskal unibertsitate-sistemaren kategoria gorenean aintzatetsitako ikerketa-taldeetako bateko kide dira, zeinak Cesar San Juanen zuzendaritzapean, tokiko erakundeentzako segurtasun-arloko kontsulta-lanak eta aldizkarietako, liburuko kapituluetako eta monografietako ekoizpen zientifiko zabala garatu ditu.