Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

UPV/EHUko Psikologia Fakultateko lau ikaslek BEPko (Barne Psikologo Egoiliarra) plaza lortu dute

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/23

UPV/EHUko Psikologia Fakultateko lau ikaslek BEPko (Barne Psikologo Egoiliarra) plaza lortu dute 2022ko urtarrilaren 29an egindako azken deialdian, non 4.521 hautagai aurkeztu ziren eskainitako 204 plazetara. Gure zorionik beroenak Maia Larrayoz Iribarren (30. postua), Elena Leon San Emetrio (129), Alba Arellano Gonzalez (148) eta Sheila Martinez de Lahidalga Gonzalez de Bertolazari (171) psikologoei.

Jakin badakigu proba horiek oso lehiakorrak eta zailak direla; izan ere, psikologo hautagaien % 5ek baino gutxiagok lortzen dute plaza, eta, beraz, bereziki baloratzen dugu parte hartu duten pertsona guztien ahalegina, plaza bat lortu duten ala ez kontuan hartu gabe. Bereziki pozten gaitu gure zentroko lau ikasle horiek lortu dutela jakiteak. Zorionak guztioi, eta zorte on zuen ibilbide profesionalarekin.