Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Tailerra

Unibertsitate mailako Kalitate-Agentzien egitekoa: sarrerako prestakuntza-tailerra

  • Helburua: Prestakuntza-lantegia honen helburua UPV/EHUko ikasleei Unibertsitate mailako Kalitate-Agentziek, oro har, eta Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak, zehazki, egiten duten lanari buruzko hastapen-prestakuntza ematea da. Ikasleei titulazioen eta zentroen barne eta kanpo kalitate-ziurtapena zertan diren azaldauko zaie, horretarako prestakuntzan ikuspegi zorrotza erabiliz, baina ahalik eta modu erraz eta dinamikoenean, beti ere, prozesu horietan ikaslearen inplikazioa hobetzeko asmoarekin.
  • Partaideak:Unibertsitate-kalitatea hobetzeko interes eta sentsibilitate berezia duten eta indarreko matrikula duten ikasleei zuzenduta dago lantegia. Lantegi bakoitzean gehienez 25 ikaslekidek parte hartuko lukete.
  • Data eta egoitza: Lehen lantegia 2023ko martxoaren 22an (asteazkena) egingo da UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean, zehazki Carlos Santamaria Zentroko 4. Ikasgelan.
  • Irakaslegoa: Lantegia Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako langileek emango dute. Lantegia euskaraz eta gaztelaniaz emango litzateke; bi hizkuntzak erabiliko lirateke.
  • Izen-ematea: Interesa duten ikasleek izena eman behar dute izen emate formulario honen bitartez.
    Onarpena jasotako eskaeren hurrenkeraren arabera egingo da, plazak agortu arte.