Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Hitzaldia

Hitzaldia Rafael Benito : “Neurobiología de la regulación emocional y teoría polivagal: implicaciones en el trauma y resiliencia" hitzaldia Rafael Benito

Irudia
RAFAEL BENITO,  psikiatra, psikoterapeuta eta irakasleak hitzaldi bat emango du datorren ASTEARTEAN, OTSAILAREN  25ean (15:00etatik 16:30era) UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ARETO NAGUSIAN. Hau da hitzaldiaren izenburua: “NEUROBIOLOGÍA DE LA REGULACIÓN EMOCIONAL Y TEORÍA POLIVAGAL: IMPLICACIONES EN EL TRAUMA Y RESILIENCIA” .

 

Emozioak nerbio-sistemaren egoera fisiologikoak dira eta momentuoro bizitzen ari garenaren informazioa eskaintzen dute eta egoeraren balorazioa sustatzen dute. Informazio eta balorazio horietatik abiatuz, eta biziraupena eta ongizatea bermatzeko helburuarekin, emozioek askotariko erreakzioak sortzen dituzte gure gorputzean. Emozioek ematen diguten informazio horretatik guztitik, funtsezkoa da besteen egoera afektiboaren inguruko informazioa, horrek harremantze egokiak ahalbidetzeko aukera eskaintzen digulako. Gure bizipen emozionaletatik ahal dugun etekin handiena lortzeko, funtsezkoa da bulkaden erregulazioa: autorregulazioaren bidez, bai besteekin eta bai ingurunearekin era emankorrean harremantzeko aukera izango dugu. Ikusi denez, erregulazio emozional egokia funtsezko faktorea da pertsonen arteko harreman egokiak lortzeko, eta honek gaitasun intelektualarekin baino gehiago, zoriontasunarekin eta arrakasta pertsonalarekin du zerikusia; aldi berean, ezbeharren aurrean erantzun erresilienteak ahalbidetzen ditu.

Garunaren egituraren eta funtzionamenduaren ezagutza ahalbidetzen duten teknologiaren aurrerakuntzei esker, gaur egun informazio asko dugu emozioen prozesamenduan eta erregulazioan parte hartzen duten nerbio-nukleo eta -bideei buruz. Adibidez, badakigu nerbio-sistema autonomoak, emozio-egoerei lotutako erreakzio somatiko eta erraiazkoan inplikatuta dagoenak, teoria polibagalak deskribatzen duen sistema konplexu bat duela; sistema horren bidez, defentsa-erantzunak erregulatzen dira, lasaitasun-arretazko egoerak sustatuz ―hauek funtsezkoak dira atxikimendu-erlazioan― eta, hartara, muturreko erantzunak oztopatuz ―ihes egiteko edo borroka egiteko erantzunak, eta ingurunetik deskonektatutako mugiezintasun-erantzunak―. Gainera, konturatu gara sare neural horien garapena oso goiztiarra dela, eta, hein handi batean, zaintzaile nagusiekin bizitako lehen urteetan izaten diren interakzioen eraginpean daudela; beraz, haurtzaroan tratu txarren bat gertatzen bada, emozioen erregulazioan eragin dezakeen kaltea sor liteke helduaroan.

"Gure errealitate emozional eta kognitiboen jatorri neurobiologikoa ezagutzeak errealitate emozionalen ulermen eta erabilera egokia ahalbidetuko du; horretarako, ezinbestekoa da ulertzea nerbio-sistemak badituela emozioak erregulatzeko era desberdinak, eta horietatik berebiziko garrantzia duela nerbio bago dortsalak eskaintzen dituen modulazio-aukerak “.

 

Hitzaldia zuzenean emango da EHUtb-etako 1Katean