Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako azoka birtuala

Zalantzak dituzu Psikologiako Gradua ikasi nahi duzun? Gehiago jakin nahi duzu sartzeko prozedurari buruz? Eta bekei eta tasei buruz?

Zuen zalantza guztiak argitzeko eta graduko ikasketak aukeratzen laguntzeko, aurten ere badator Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate Orientaziorako azoka, izen berri batekin: EHUazoka, eta lehen aldiz formatu birtualean. Ez galdu!

 

EHUazoka birtualean lehen aldiz sartzean, prozesu erraz eta azkar baten bidez erregistratu beharko duzu. Eta sartu ondoren, bi pabiloi aurkituko dituzu:

  • Lehenengoan, unibertsitatean sartzeko prozesuari, bekei eta prezioei buruzko informazio zehatza eskuratu ahal izango duzu.
  • Bigarren pabiloian, Euskal Herriko Unibertsitateko 19 fakultate eta eskolek hiru campusetan ematen dituzten 100 gradu baino gehiagoren berri izango duzu. Informazio hori hainbat euskarritan egongo da eskuragarri (liburuxkak, bideoak, web orriak, eta abar).

Gainera, urtarrilaren 30ean, otsailaren 6an eta otsailaren 13an, larunbatez, UPV/EHUko ikastegietako irakasleekin eta Sarbide Zerbitzuko langileekin zuzenean jardun ahal izango duzu, eta ikasi nahi duzun graduari buruzko edo unibertsitatera sartzeari buruzko zalantza guztiak argitu ahal izango dituzu haien laguntzarekin.

Bestalde, urtarrilaren 30a eta otsailaren 17a bitartean, UPV/EHUko fakultate eta eskoleko zuzeneko saio gehiago antolatuko dituzte beren standetan.

EHUazokan oraintxe erregistratu!

 

Psikoligia Graduko txat bidezko zuzeneko arreta:

​​​​​​2021eko otsailak 17:

  • 15:30-16:30