Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Psikologiako VII. promozioko graduatuei Diplomen emate zeremonia

Psikologia Fakultateko VII. promozioko graduatuei diplomak emateko ekitaldia ospatuko da, hurrengo ostiralean, azaroak 29, arratsaldeko 17,30tan, Ignacio M. Barriola auditorioan. Egitaraua ondorengo izango da:

  • Ekitaldiaren irekiera, M. Gabriela Chotro dekano andrearen ongietorriarekin.

  • Unai Arrieta Iharduera Fisikoa eta Kirolaren Psikologoak hitz egingo du.

  • Ikus-entzunezko bat emango da VII. promozioko gradudunei buruz.

  • Diplomen ematea.

  • Gradu Amaierako Lan onenaren saria emango da.

  • Karrera Amaierako sari bereziak banatuko dira.

  • UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea den Agustín Erkizia jaunaren mintzaldia.

  • Musika emanaldia eta “Gaudeamus Igitur” ereserkiaren abestea.