Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Psikologia Fakultateak Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du

Egunak: Martxoaren 7, 8 eta 10ean
Lekua: Psikologia Fakultatea

Datorren asteartean, martxoak 8, gure Fakultateak Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du. Horregatik, antolatu diren jardueretan parte hartzera animatzen zaituztegu.

MARTXOAK 7, ASTELEHENA

Astelehena, hilak 7, 10:50etan, atezaindegira hurbiltzera animatzen zaituztegu, kolektibo guztiekin argazki bat ateratzeko (ikasleak, irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak).

 

MARTXOAK 8, ASTEARTEA

Asteartean, hilak 8, alde batetik, gure Berdintasun Batzordeak egindako hainbat kartel jarriko dira ikusgai Fakultateko pisu ezberdinetan.

Era berean, ontzi bat jarriko dugu (Berdintasunaren kutxa), Berdintasunari buruz dituzuen hausnarketak jasotzeko astean zehar.

 

MARTXOAK 10, OSTEGUNA

Ostegunean, hilak 10, 15:30etanAquilina Fueyo Gutierrez-ek online hitzaldi bat emango du, Maider Larrañaga eta Luixa Reizabal lankideek moderatuta.

Azkenik, #psikoehu8Marekin ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaitugu.