Cesar San Juan ETBk estreinatuko duen dokumental sortan gaur gauean, 22: 30ean
Lehenengo argitaratze data: 2022/09/28
Cesar San Juan gure lankidea auzitegiko psikologo eta Psikologia Kriminaleko espezialista gisa arituko da gaur gauean, 22: 30ean, "Los 7 Pecados Capitales" ETBk estreinatuko duen dokumental sortan. Mikel Santiago nobela beltzaren idazleak aurkeztuko duen saioan, euskal gizartean arrastoa utzi duten krimen zirraragarrienak aztertuko dira.