Xavi Minguez musika elektronikoaren dimentsio psikologiko eta psikosozialari buruzko ikerketa aitzindari baten buru da
Lehenengo argitaratze data: 2023/05/12
Xavi Minguez gure lankidea Estatuan musika elektronikoaren dimentsio psikologiko eta psikosozialari buruzko ikerketa baten buru da. Dantz eta UPV/EHUko Gizarte Psikologia Saila elkarlanean ari dira Sound Minds izeneko ikerketan. Musika elektronikoa genero musikala baino haratago doan fenomeno bat dela ulertzen dute.