Eduki publikatzailea

e-learning

Informazioaren eta komunikazioen teknologia berrien garapenarekin, urrutiko hezkuntza inoiz baino gehiago ari da zabaltzen. Gaur egun, ikasle askok aukeratzen dute e-learning sistema beren prestakuntzarako. Era berean, enpresa eta erakunde askok prestakuntza modalitate hori aukeratzen duten beren langileak prestatzeko eta horien ezagutzak birziklatzeko.

Teleprestakuntzak beren ikasketa erritmoa zehazteko autonomia ematen die ikasleei, baita prestakuntza ingurunera konektatzeko denbora eta lekua aukeratzeko malgutasuna ere. Beraz, lekualdaketak saihestea, gastuak murriztea eta bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzea ahalbidetzen du.

Taupada honetan sartuz gero, irakaskuntza modalitate honen abantailak eta eragozpenak, bilakaera, ereduak eta metodologia ezagutuko dituzu, baita online prestakuntzarako erabiltzen diren tresna informatikoak ere (esaterako, teleprestakuntza plataformak).