Eduki publikatzailea

Diskurtsoa eta generoa: euskararen erabilera ez sexista diskurtso barne-hartzailera ikastaroa

Helburua 2014tik 2017ra arteko urteetan ezartzen ari den EHU/UPVko Emakumeen eta gizonen Berdintasunerako II. Planaren helburuetako bat komunikazioaren eremua lantzea da, hori dela eta ikastaro honekin gogoetarako gune bat ireki nahi dugu ohartarazteko nola eragiten digun guztioi emakumeak baztertzen eta gutxiesten dituen hizkuntza erabiltzeak.
Pertsona bakoitzak sortzen duen diskurtsoa parekidea izan dadin lanabesak eskaini nahi ditugu honekin, hizkuntzaren erabilera sexista eta androzentrikoak antzemateko, emakumearen irudikapen diskriminatzaileak hautemateko eta komunikazio barne-hartzaileranzko bidea egiten hasteko (edo jarraitzeko).
Gai honekiko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lortu nahi dugu, eta baita denbora luzean landu izan den gai honen gaurkotzea egitea ere, egungo pentsamendu feministak eta genero ikuspegiak marrazten dituzten ildoak ere aurkeztuz diskurtsoa eta generoa gurutzatzen dituen argazkia eginez.Horretarako, eskura ditugun baliabideak erakutsiko ditugu, lan arloan hizkuntza sexista ekidin dezagun.
 
Arloa Kalitatea eta hobekuntza kudeaketan
Ikastaroaren deskribapen orokorra Ikastaroa bi egunetan egingo da. Lehen egunean euskararen erabilera ez sexistaren ingurukoak jorratuko dira eta bigarrena diskurtsoa eta generoari buruzkoa izango da.
Norentzat AZP
Unibertsitate antolatzailea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Irakaslea Amaia Alvarez Uria (UPV/EHU). Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila. Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola.
Ikastaroaren iraupena 8 ordu
Datak Maiatzaren 3 eta 5ean

Ikastaroaren eduki zehatza

1. Euskararen erabilera ez sexista1.1. Hizkuntza eta komunikazioa
1.2. Sexismoa, androzentrismoa eta sinbolo sistema
1.3. Euskarari buruzko gomendioak
2. Diskurtsoaren analisia
2.1. Diskurtso analisi kritiko feminista
2.2. Multimodalitatea
3. Generoaren auzia
3.1. Sexu-genero sistema
3.2. Genero identitatea
3.3. Genero arauak
Ziurtagiri mota Bertaratze ziurtagiria
Ebaluazio sistema  Ez