XSLaren edukia

Haurtzaroaren Psikologia

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua (Euskera)
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1624
Gelako p.4466

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

A) 0-6 aldiaren identitatea eta bere ezaugarri psikomotoreak, komunikatiboak, sozialak, afektiboak eta nortasunari buruzkoak aintzat hartzea

B) Hezkuntza goiztiarraren oinarriak diren lehen haurtzaroko (0-3 urte) garapen, ikaste eta nortasunaren eraikuntza prozesuak ulertzea eta horiek ahalbidetzen dituzten funtsak ezagutzea

C) Garapen eta jokamolde osasungarrien oinarriak ezagutzea: loa, elikadura, garapen psikomotorea, arreta, entzumena, ikusmena eta abar, eta beraiei lotutako zailtasun edo oztopoak identifikatzea

D) Lehen eta bigarren haurtzaroan (0-6 urte) ikaste autonomoen eraikuntza sustatzea eta erraztea ikuspegi globalizatzaile eta integratzailetik, mugimendu askatasuna, proaktibitatea, behaketa eta imitazioa, jakin-mina eta esperimentazioa, jolasa eta sozializazioa ahalbidetzen dituzten ohitura-ariketaren bitartez

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. GAIA. Atxikimendua, lotura afektiboen eraikuntza: atxikimenduaren hasiera, atxikimendu irudiak, lotura afektibo ziurren eraikuntza. Atxikimendutik norbere erregulaziora.



2. GAIA. Harreman sozialak eta elkar-jarduera, banaezinak diren hiru aldagai: garapen emozionala, adimenaren garapena eta harremanak.



3. GAIA. Jolasa: jolasaren garrantzia haurraren garapen psikologikoan eta hizkuntzan. Arakatzeko jokabidetik jolasera.



4. GAIA. Egokitzapen aldia eta familia-eskola arteko harremanak



MetodologiaToggle Navigation

Saio teorikoak, praktikak, irakurketak, eztabaidak eta azterketa saioak erabiliko dira, lan kooperatiboarekin batera. E-gela irakaskuntzareko ezinbestko laguntza izango da.



1.1 IRAKASGAIA TALDEAN (IT):

• Irakasgaiaren aurkezpena eta itxiera. Programaren aurkezpenarekin batera, aldez aurretiazko galdetegi bati erantzuten da lehenengo astean. Azkenekoan, galdetegi bera berriro betetzen da eta aurrekoarekin erkatu autoebaluazio modura, gehi irakasgaiaren ebaluazio orokorra.



•Klase magistralak: Oinarrizko edukien irakaslearen aurkezpena burutuko da gelan, PowerPoint aurkezpenaz eta haurtzaroaren psikologiaren hainbeste bideoaz eta giza garapenarekin zerikusia duten hainbeste kontu praktikoz baliatuz. Era honetako jarduerak bakarka, binaka, zein talde txikian edo eta ertainean burutzekoak dira.



•Gela praktikak: Gai bakoitzekiko lau proposamen, gehienetan bideo sendo edo bideo txiki bilduma esanguratsu eta gaiarekin harreman zuzena dutena. Ikusi eta gero, eztabaida, hausnarketa eta azterketa praktika horretan adostu den moduan: talde txikian, handian edo eta ondoren idazketa bakarka, sakonago jabetu daitezen landutakoaz maila teorikoan.





1.2 MODULO TALDEAN (MT):

•3. DALen aurkezpena eta itxiera. Kurtsoaren bi astetan burutzen da. Lehenengoan gaiaren aztertzearekin batera, ikas taldeak antolatu eta gaiak aukeratzen dira. Bigarren astean DALen aurkezpenak egiten dira, moduluaren ebaluaketarekin batera.





1.3 TALDE TXIKITAN (TT):

•Gela praktikak: Gai bakoitzekiko lau proposamen, gehienetan bideo sendo edo bideo txiki bilduma esanguratsu eta gaiarekin harreman zuzena dutena. Ikusi eta gero, eztabaida, hausnarketa eta azterketa talde txikian, handian eta ondoren idazketa bakarka, sakonago jabetu daitezen landutakoaz maila teorikoan.



•3. Moduluko DALen lanketa. Kurtsoaren aste oso batean zehar burutzen da. Ikas taldeak antolaturik eta gaiak aukeraturik, irakasgai bakoitzaren ekarpena eta beste irakasgaiekin izan dezaken uztartzea aztertzen da talde txikitan.



1.4 TUTORETZAK (T):

Irakasgaia beraren edo eta ikas prozesuarekin zerikusirik duen edozein zalantza edo aholku behar izanez gero, irakasleekin geratzeko aukera egon badago beraien bulegoetan. Tutoretzen ordutegiak Egelan izango dira eskuragarri. Komenigarria da aldez aurretik ordua eskatzea, itxaronaldiak edo eta beste egun baterako atzeraldiak eragozteko.





2.GELATIK KANPOKO JARDUERAK

Gelatik kanpoko edo bertan ez egoteko jarduera Bilboko Hezkuntza Fakultateak ezarritako orduetatik kanpo bakarka zein talde txikian burututakoak dira. Irakasgaiaren antolaketa behar den bezala garatu ahal izateko, bertan ez egoteko 90 lan ordu beharrezkoak lirateke. Ordu horien antolaketa ikasleari dagokio.



2.1 TALDE TXIKIAN (TT)

•Gelako saioetan amaitu gabeko zereginak amaitu.

•DALa borobiltze eta amaierako kontuak burutu.

•Jarduera zehatz batzuen aurkezpenak prestatu.



2.2 BAKARKA (B):

•E-gelatik dokumentuak jaitsi eta bideoak ikusi ezarritako estekak erabiliz.

•Gai bakoitzaren artikulua irakurrita ekarri gelan lantzen denerako (2 ordu inguru gai bakoitzeko).

•Gelan jorratutako kontzeptuak eta ideiak argitu, erkatu eta zalantzak eta galderak prestatu talde txikira edo handira ekartzeko.

•Irakasgaia beraren eta DALen proposatutako artikulu eta dokumentuen irakurketa, azterketa eta hausnarketa.

•Lan taldean banatutako bakarkako zereginak.

•Azterketa prestatu eta egin ezarritako egunean.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

1. Azterketa, azken notaren %84rekin (8,4 puntu):

1.1. ATAL PRAKTIKOA, bi bideorekin, azken notaren %40rekin (2 puntu bideo bakoitzeko: 2x2=4 puntu). Kurtsoan zehar klasean ikusi eta aztertutakoak, hiru zereginekin:

1.1.1. Deskribapen objektiboa:%10

1.1.2. Irakasgaian ikasitakoaren araberako azalpen zehatza eta zuzena%20

1.1.3. Izenburua jarri:%10

1.2. ATAL TEORIKOA, zortzi galdera txiki, bi gai bakoitzeko, %24rekin (erantzun bakoitza 0,3 puntu balioarekin: 0.3x8=2,4 puntu).

1.3. ATAL PERTSONALA, hausnarketa bi galdera, %20rekin, klasean landutako kontu zabalagoaz, (puntu bana balio dutenak:1x2=2 puntu).

2. DALa, azken notaren %16ekin:

2.1.1. DALen gidan agertzen dira zeintzuk diren beraren ebaluaketa irizpideak

2.1.2. DALa burutu behar ez duen ikasleriarentzat irakasgaiaren balioa %100a izango da.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.





DEIALDIARI UKO EGITEA



Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a edo hori baino txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakagaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaera. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



OHAR GARRANTZITSUA: Irakasgai honen atalak moduluaren gidan eta irakasgaiaren ikasle gidan zein gela saioetan zehaztuko dira. Ikasleak gida horiek kontsultatu beharko ditu eta bere taldeko irakaslearekin ager daitezkeen zalantzak argitu beharko ditu.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Programatutako jarduera guztiak, teorikoak, praktikoak zein osagarriak, argitalpen zerbitzuan dosier batean eta E-gelan egongo dira eskuragarri. Esleitutako gelan burutuko dira. Jardueraren arabera erabiliko diren baliabideak ondorengoak dira:

1.1 KLASE MAGISTRALA
Gaika:
• Artikulua.
• Power-point aurkezpena.
• Osagarriak.
• Zalantza eta galderen karpeta.

1.2 GELA PRAKTIKAK
Praktika bakoitzeko:
• Dagokion fitxa
• Bideoak edo bideo estekak

1.3 DALa
Egin beharreko lanaren:
• Gida
• Akta eredua
• Burutu beharreko lan eredua


BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bowlby, J. (1989). Una base segura. Aplicaciones clínicas de la teoría del apego. Paidós.

David, M.; Appell, G. (2010). Lóczy, Una insólita atención personal. Octaedro

Falk, J., Tardos, A. (2008). Lóczy, educación infantil. Octaedro

Herrán, E. (2018). Haurtzaroaren psikologia. UPV/EHU.

López, F. (1993). El apego a lo largo del ciclo vital. En M.J. Ortiz, S. Yarnoz Teoria del apego y relaciones afectivas. Universidad del Pais Vasco.

Wallon (1980). Psicología del niño. Una comprensión dialéctica del desarrollo infantil. Pablo del Río Editor.

Pikler, E. (1985). Moverse In libertad. Narcea.

eligman, S. (2021). Las relaciones en el desarrollo: Primera infancia, intersubjetividad y apego. ELEFTHERIA.

Stamm, J. (2018). Neurociencia infantil: El desarrollo de la mente y el poder del cerebro de 0 a 6 años. Narcea.

Wallon, H. (1976a). La evolución psicológica del niño. Crítica.

Wallon, H. (1976b). Los orígenes del pensamiento en el niño, I y II. Nueva Visión

Wallon, H. (1979). Los orígenes del carácter en el niño. Los preludios del sentimiento de personalidad. Buenos Aires.

Wallon, H. (1985). La vida mental. Crítica.

Zazzo, R. (2004). El yo social: la psicología de Henri Wallon. Infancia y Aprendizaje.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Falk, J (2002). Esperando al bebé. Bartzelona: Octaedro.
Falk, J. Majoros, M. (2002). Las primeras semanas de su bebé. Bartzelona: Octaedro.
Falk, J., Tardos, A. (2002). Movimientos libres. Actividades autónomas. Bartzelona: Octaedro.
Falk, J., Majoros, M., Tardos, A. (2002). Comer y dormir. Bartzelona: Octaedro.
Falk, J. (2009). Los fundamentos de una verdadera autonomía. Infancia 116, 22-31.
Herrán, E. (2014). Pikler-Loczy eredua: zaintzea denean hezkuntzaren abiapuntua.
TANTAK, 26 (2), 77-100.
Wallon, H. (1987). Psicología y educación del niño. Una comprensión dialéctica del desarrollo y la educación infantil. Madril: Visor/Ministerio de Educación y Ciencia.
Wallon, H. (1974). Del acto al pensamiento. Buenos Aires: Psique.

Aldizkariak

Cuadernos de Pedagogía http://www.cuadernosdepedagogia.com/
European Journal of Education and Psychology http://www.ejep.es/
INFAD http://www.infad.eu/
Infancia http://www.revistainfancia.org/
Infancia y aprendizaje http://www.fia.es
Revista aula de infantil http://aulainfantil.grao.com/
Psiquiatría y psicología del niño y del adolescente http://www.paidopsiquiatria.com/
Revista de Psicodidáctica http://www.vc.ehu.es/deppe/revista.html
Tantak http://www.ehu.es/ojs/index.php/Tantak
RELAdEI. Revista Iberoabericana de Educación Infantil http://redaberta.usc.es/reladei/index.php/reladei


TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

13:00-16:00

08:30-10:30

12:00-14:00

11-11

08:30-10:30

11:00-14:00

15-15

08:30-10:30

11:00-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Magistrala - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • Magistrala - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • Magistrala - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • Magistrala - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

13:00-16:30

08:30-11:30

9-10

13:00-16:30

08:30-11:30

12-13

13:00-16:30

08:30-11:30

14-14

12:30-14:30

08:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S21G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S21G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

12:30-16:00

12:00-15:00

9-10

12:30-16:00

12:00-15:00

12-13

12:30-16:00

12:00-15:00

14-14

12:30-14:30

12:00-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
  • 1S20G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)