Unibertsitate master ofizialak ezartzeko, aldatzeko eta kentzeko proposamenenprozedurari buruzko arautegia
Hirugarren xedapen iragankorra. Master amaierako lanak egiteko hitzarmenak izapidetzea, baimentzea eta sinatzea.
Arautegi honen 9.5 artikuluaren arabera, Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Arautegiak izapidetze espezifiko bat ezarri ezean, honako hau hartuko da kontuan master amaierako lanak egiteko hitzarmenak izapidetu, baimendu eta sinatzean:
-
Masterraren arduradunak hasiko du hitzarmenen izapidetzea eta erakunde kolaboratzailearekin adostuko du haien edukia.
-
Erabili beharreko hitzarmena bat datorrenean Graduondoko Batzordearen ereduarekin, dekanoak, zuzendariak edo ikastegi erantzuleak izendatutako karguak sinatu ahal izango du zuzenean.
-
Erabili beharreko hitzarmena bat ez datorrenean Graduondoko Batzordeak onartutako ereduarekin, batzorde horretara bideratuko du masterraren arduradunak, onartua izan dadin, sinatu aurretik. Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetzak dagozkion txostenak eskatuko dizkie hitzarmenaren xede den arloan eskumenak dituzten organo edo zerbitzuei.
-
Hitzarmenak ikastegi bat baino gehiagoren tituluei dagozkienean, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak sinatuko ditu.