Unibertsitate master ofizialak ezartzeko, aldatzeko eta kentzeko proposamenenprozedurari buruzko arautegia
Bigarren xedapen iragankorra. Kanpoko praktika akademikoetarako hitzarmenak izapidetzea, baimentzea eta sinatzea.
Arautegi honen 9.4 artikuluaren arabera, Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Arautegiak izapidetze espezifiko bat ezarri ezean, honako hau hartuko da kontuan praktiken hitzarmenak izapidetu, baimendu eta sinatzean:
-
Praktiken Programaren Arduradunak (PPA) hasiko du hitzarmenen izapidetzea eta erakunde kolaboratzailearekin adostuko du haien edukia.
-
Erabili beharreko hitzarmena bat datorrenean Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Arautegiaren ereduarekin, dekanoak, zuzendariak edo ikastegi erantzuleak izendatutako karguak sinatu ahal izango du zuzenean.
-
Erabili beharreko hitzarmena bat ez datorrenean Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Arautegiaren ereduarekin, Graduondokoen Batzordera bideratuko du PPAk, onartua izan dadin, sinatu aurretik. Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetzak dagozkion txostenak eskatuko dizkie hitzarmenaren xede den arloan eskumenak dituzten organo edo zerbitzuei.
-
Hitzarmenak ikastegi bat baino gehiagoren tituluei dagozkienean, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak sinatuko ditu.