Unibertsitate master ofizialak ezartzeko, aldatzeko eta kentzeko proposamenenprozedurari buruzko arautegia
Lehenengo xedapen iragankorra. Martxan dauden batzorde akademikoak.
Behin masterrak ikastegietara atxikita, lau urtez jarraituko dute lanean data horretan existitzen diren masterren batzorde akademikoek.
Batzordeetako kideren batek epe hori amaitu aurretik batzordean jarraitzerik ez badu, beste kide bat izendatuko da, 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lau urteko epea amaituta, artikulu horrek ezarritakoa hartuko da kontuan batzorde akademikoetako aldaketak egiteko.