Unibertsitate master ofizialak ezartzeko, aldatzeko eta kentzeko proposamenenprozedurari buruzko arautegia
Amaierako xedapenak
Lehenengoa.- Ahalmena ematen zaio Graduondoko Batzordeari beharrezko egokitzapenak egiteko arautegi honetan.
Bigarrena.- Ahalmena ematen zaio Graduondoko Batzordeari arau osagarriak egiteko, arautegi hau garatze aldera.
Hirugarrena.- Ahalmena ematen zaio eskumendun errektoreordeari arautegi hau aplikatzean sortutako arazoak interpretatu eta ebazteko.
Laugarrena.- Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak proposatuta, Graduondoko Batzordeak onartu egingo ditu unibertsitateko master ofizialen kalitatea bermatuko duten prozedurak, bai masterrak lantzean bai haien ebaluazio, jarraipen eta akreditazio prozesuetan.
Bosgarrena.- Indarrean dagoen legedia hartuko da kontuan arautegi honetan edo arautegi hau garatuko duten araudietan arautu gabe dauden gaietan.
Seigarrena.- Arautegi hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.