Unibertsitate master ofizialak ezartzeko, aldatzeko eta kentzeko proposamenenprozedurari buruzko arautegia
Xedapen indargabetzaileak
1. Indargabetu egiten dira Unibertsitateko Master Ofizialetarako Proposamenak Lantzeko Prozedurari buruzko Arautegia eta haren ondorengo aldaketak:
-
ERABAKIA, 2010eko abuztuaren 3koa (BOE 10.10.04 eta EHAA 10.09.21), UPV/EHUko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, Unibertsitateko Master Ofizialetarako Proposamenak Lantzeko Prozedurari buruzko Arautegia argitaratzeko dena.
-
ERABAKIA, 2013ko urriaren 28koa (EHAA 13.11.19), UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, Unibertsitateko Master Ofizialetarako Proposamenak Lantzeko Prozedurari buruzko Arautegia aldatzeko dena.
-
ERABAKIA, 2014ko irailaren 26koa (EHAA 14.10.09), UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, Unibertsitateko Master Ofizialetarako Proposamenak Lantzeko Prozedurari buruzko Arautegia aldatzeko dena.
2. Indargabeturik geratzen da 2007ko martxoaren 26ko Erabakia, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, master ofizialen kostu teorikoa eta ezarpen-kostua kalkulatzeko eredua argitaratzeko agintzen duena (2007ko maiatzaren 30eko EHAA).