Unibertsitate master ofizialak ezartzeko, aldatzeko eta kentzeko proposamenenprozedurari buruzko arautegia
VIII. kapitulua. Unibertsitate masterrak aldatzea eta kentzea
14. artikulua.- Aldaketak.
1.- UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartutako masterren ikasketa planak, haien ikasketak Eusko Jaurlaritzak baimendu baditu eta Ministerioak titulua onartu badu, aldatzeko eskatu ahal izango da, baldin eta arautegi honetan ezarritako irizpideak betetzen badira. Eskaerak Unibasp-ek onartu eta argitaratutako “Gradu eta Master tituluen aldaketak eskatzeko gidan” ezarritako prozeduraren arabera egingo dira.
2.- Funtsezko aldaketak Masterraren Batzorde Akademikoak proposatu beharko ditu, eta ikastegi arduradunaren aldez aurreko txostena edukita, Graduondoko Batzordeak onartuko ditu, haien ondorioz kostu igoerarik ematen ez bada; igoeraren bat emanez gero, Gobernu Kontseiluak onartu beharko ditu.
Aldaketek irakasgaien antolakuntzari eta garapenari eragiten badiete, beharrezkoa izango da ere dena delako sailen adostasuna.
3.- Aldaketa txikiak irakasgaiaren ardura duen saileko irakasle baimendunek egin ahal izango dituzte irakasgaien Irakaskuntza Gidaliburuetan, GAUR aplikazioan. Aldaketa txikiek alderdi hauei eragingo diete: irakasgaien deskribapena, ikaskuntza emaitzak, eduki teorikoak eta praktikoak, metodologiak (prestakuntza jarduerak), kalifikazio tresnak eta portzentajeak, eta bibliografia edo gaien zerrenda. Edonola ere, ikastegi arduradunak egindako aldaketen berri eman beharko du, tituluaren urteko jarraipen txostenean (UNIKUDE).
Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetzak –Kudeaketa Akademikoko Zerbitzua– aldaketak izapidetuko ditu, artikulu honen lehen atalean aipatutako Unibasq-eko gidan ezarritako hiru prozeduretatik bat aukeratuta (egiaztapena, aldaketa edo jarraipena), aurkeztutako aldaketa motaren arabera.
15. artikulua.- Unibertsitate masterrak kentzea.
Unibertsitate masterren eskaintza urtero egingo da, eta bere horretan mantenduko da azken edizioetan matrikulatutako gutxieneko ikasle kopuruaren baldintzapean, Unibertsitate Masterren Kudeaketa Arautegian ezarritakoa aintzat hartuta.
Graduondoko Batzordeak, matrikula datuak ikusita eta masterren garapenaren balioespen orokorra eginda, unibertsitate masterra UPV/EHUren eskaintzatik kentzea ala ez kentzea erabakiko du.