Unibertsitate master ofizialak ezartzeko, aldatzeko eta kentzeko proposamenenprozedurari buruzko arautegia
I. kapitulua. Egitura eta diseinua
1. artikulua.- Egitura orokorra eta unibertsitateko master tituluak diseinatzeko arauak.
1.- Unibertsitateko masterren helburua ikasleek izaera bereziko edo diziplina anitzeko prestakuntza aurreratua jasotzea da, betiere espezializazio akademikora edo profesionaleraorientatuta, edo ikerlana sustatzera orientatuta.
2.- Aurreko atalean aurreikusitako ikasketak gaindituta, ikasleekUnibertsitate Master titulua lortuko dute, Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jasotako izenarekin.
3.- Unibertsitateko master tituluak eskuratzeko ikasketa planek 60, 90 edo 120 ECTS kreditu(1, 1,5 edo 2 ikasturte, hurrenez hurren) izango dituzte. Ikasleek eskuratu beharreko prestakuntza teoriko eta praktiko guztia edukiko dute:nahitaezko irakasgaiak, hautazko irakasgaiak, kanpoko praktikak eta master amaierako lana, titulu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Tituluen ezaugarriak arautegi honen 5.1 artikuluan zehazten dira.
Kredituen esleipena eta dagokien ordu kopuruaren estimazioa egitean, egun osoz ari den ikasle baten erreferentzia hartuko da, eta gutxienez 36 eta gehienez 40 asteko iraupena, ikasturte bakoitzeko.
Salbuespen gisa, kreditu kopuruak goian adierazitakoen bestelakoak izan daitezke, baldin eta masterraren ildoek, akreditazio agentzien gomendioek edo nazioarteko programen partzuergoek hala izatea eskatzen badute.
4.- Ikasketak amaitzeko, master amaierako lan bat egin eta jendaurrean defendatu beharko da, eta 6-30 ECTS kreditu arteko balioa izango du.
5.- Espainian araututako jarduera profesionaletan aritzeko tituluak direnean, gobernuakbaldintzak ezarri ahal izango ditu. Ikasketa planak baldintza horietara egokitu beharko dira, eta, edonola ere, arloan aplikagarria izan daitekeen Europako legedira ere.Lanbide horretan aritzeko beharrezkoak diren gaitasunak diseinatu beharko dira, eta egokitzapen hori arrazoitu beharko da.
6.- Unibertsitateko master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izango da Espainiako unibertsitate titulu ofizial bat edo Europako Unibertsitate Eremuko goi mailako hezkuntza erakunde batek igorritakoren bat edukitzea, baldin eta titulu horrek unibertsitateko master mailako ikasketetara sartzeko aukera ematen badu.
7.- Era berean, Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko hezkuntza sistemetako tituludunak ere sartu ahal izango dira, tituluak homologatu beharrik izan gabe. Aldez aurretik, unibertsitateak egiaztatuko du espainiar titulu ofizialei dagokien prestakuntza maila dutela eta herrialde igortzailean graduondoko ikasketetarako sarbidea ematen dutela.Modu horretan sartzeak ez du esan nahi interesdunak aurretiaz duen titulua homologatuko denik eta, unibertsitate masterra egiteko aukera emateaz gain, beste efektu batzuk aitortuko zaizkionik.
8.- Unibertsitateko masterrean onartua izateko, master tituluak edo unibertsitateak berak ezarritako betekizun espezifikoak eta merituak balioesteko irizpideak bete beharko ditu ikasleak. Horien artean, diziplina batzuetan espezializatutako aurreprestakuntza betekizunak ere egon daitezke.