Ez utzi inor atzean: Unibertsitatean babesarekin eta garapen jasangarriko helburuekin konprometituta
Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta, ACNURek munduko lekualdaketa behartuei buruzko bere urteko txostena aurkeztu du: Joera Globalak. Txostenak datu lazgarri bat jarri du agerian: bosgarren urtez jarraian, gora egin du lekualdatutako biztanleriak, eta aurten 70,8 milioi pertsonara iritsi da 2018.urtean. Inoizko kopururik handiena. Errealitate hau ekintzarako deialdia da Unibertsitatearentzat.
Ez al zenekien? UPV/EHU ACNURekin mobilizatzen da!
2018/19 ikasturtean ACNURen Espainiako Batzordeak, AECIDen laguntza eta finantzaketarekin, sustatzen duen proiektuko jardueretan parte hartzera animatzen zaitugu. Hau da proiektuaren izena: “No dejes a nadie atrás: comprometidos con el Refugio y los ODS en la Universidad".
Zer egin dezakezu zuk?
- Parte har ezazu erakusketa interaktibo batean eta bizi ezazu errefuxiatu batek ihes egitean bizitzen duen esperientzia (irailetik aurrera).
- Bizkaia: 2018ko iralaren 24- 28. Mikel Laboa plaza
- Araba: 2018ko urriaren 1-5. Letren fakultatea
- Gipuzkoa: 2018ko urriaren 8-11. Ignacio Barriola zentroa
- Inplika zaitez prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzetan 2018-2019 ikasturtean:
- UPV/EHUko prestakuntza mintegia: Ez utzi inor atzean: Unibertsitatean babesarekin eta garapen jasangarriko helburuekin konprometituta
2018ko urriaren 29a eta 30a. Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Leioa) - Lantegia UPV/EHUan: "Elkartasunaren aldeko sartzaileen diseinua"
2019ko urtarrilaren 30 eta 31n. UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Leioan)
- UPV/EHUko prestakuntza mintegia: Ez utzi inor atzean: Unibertsitatean babesarekin eta garapen jasangarriko helburuekin konprometituta
- Hurbil zaitez Jorat eta haren familiaren historiara, mugikorrean HOPE jokoa deskargatuta.
- Mobiliza zaitez errefuxiatuen eskubideen alde.
ACNUReko Espainiako Batzordeak eginiko proiektua, AECIDen laguntza eta finantzaketarekin