Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren laguntza zuzena
2017ko azaroaren 14an, euskal gobernuak onetsi zuen Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzari 16.000 eurotako laguntza zuzena ematea, nazioarteko babespeko ikasleen (errefuxiatu eta asilo eskatzaileen) 2017/18 ikasturteko unibertsitate tasak (matrikula) eta 2016/17 ikasturteko matrikuletan ordaintzeke zegoen kopurua ordaintzeko.
Kontzeptua | Emandako finantzaketa |
---|---|
2016/17ko graduko matrikula | 2.647,81 € |
2016/17ko graduondoko matrikula | 2.863,87 € |
2017/18ko graduko matrikula | 7.877,36 € |
2017/18ko graduondoko matrikula | 1.069,52 € |
GUZTIRA | 14.458,56 € |