Online ikastaroa: Deserrotuak: Ez da klima, kapitala baizik. Indarkeria, erresesistentzia eta desplazamendu behartuen aurrean alternatibak
Lehenengo argitaratze data: 2023/09/26
Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizugu dagoeneko 80 pertsona baino gehiagok eman dutela izena gure online ikastaroan: "Deserrotuak: Ez da klima, kapitala baizik. Indarkeria, erresesistentzia eta desplazamendu behartuen aurrean alternatibak". Ikastaroa OMAL-Bakea eta Duintasuna eta SETEM elkarteekin elkarlanean sortu dugu, eta funtsezkoa da migrazio klimatikoetatik harago joan eta biztanleriaren bortxazko desplazamenduak ingurumenaren degradazioaren ondorio gisa kokatzen hasteko.
Oraindik ez baduzu izena eman, garaiz zaude:
- Ekoizpen eta kontsumo ereduaren eta ingurumen-degradazioaren arteko lotura ezagutzen lagunduko dizu.
- "Garapen" gisa ezagutzen dugun horren mitoa desmuntatuko dugu.
- Multinazionalek desplazamendu behartutan duten eragina aztertuko dugu.
- Bizitza erdigunean jartzen duten tokiko alternatibak erakutsiko dizkizu.
Ikastaro hau giza eskubideen defendatzaileei, aktibistei zein gizarte mugimenduko eragileei bideratuta dago, bai eta biztanleriaren bortxazko desplazamenduen eta gure ekoizpen eta kontsumo ereduen arteko harremana ulertzeko interesa duen edonori ere.
Informazio gehiago:
- Doako ikastaroa, ziurtagiriarekin.
- Urriaren 2tik azaroaren 20ra.
- Online, 8 modulurekin.
- Zuzeneko saioak adituekin.
- Astean 1-1,5 orduko dedikazioa, astelehenero 17:00etan (GTM +1).
- Etengabeko ebaluazioa eta amaierako ariketa.
Oraindik ere plaza libreak daude. Izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da.
Ikastaroaz gain, gaian sakontzeko "Deserrotuak: klima aldaketak behartutako desplazamenduen inguruko interpretazio kritiko bat" txostena deskarga dezakezu. Bertan sakonki lantzen da problematika eta are hobeto ulertzen lagunduko dizu.
Ez utzi aukera hau galtzen!