Mujeres entre fronteras: Persecución por motivos de género y LGBTTI en África Subsahariana
ACNURen Espainiako Batzordeak sustatuta, UPV/EHUren lankidetza eta babesarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketarekin.
Otsailean, proiektu bat jarriko dugu abian UPV/EHUren Leioako Campusean, Bizkaiko herritarrak errefuxiatuen giza eskubideei dagokienez informatuak, arduratsuak eta aktiboak izatea nahi duten ikasle guztientzat. Zehazki, bizirik irauteko ahaztutako gatazkak pairatzen dituzten Afrikako herrialdeetatik ihes egin behar izan duten emakume eta nesken eta LGBTTI kolektiboaren giza eskubideei dagokienez.
UPV/EHUko ikaslea al zara? Gehiago jakin nahi al duzu genero eta LGBTTI arrazoiengatiko jazarpenei buruz? Gehiago ikasi eta sormenezko kanpainen lehiaketa batean parte hartu nahi al duzu?
Animatu eta parte hartu “MUJERES ENTRE FRONTERAS” proiektuan! Lortu bi hautazko kreditu (50 ordu) eta jarri martxan zure diseinuak eta film laburrak!
Proiektuaren helburuak
UPV/EHUko ikasleei ezagutzak, pautak eta tresnak eskaintzea sormenezko kanpainak era autonomoan abiarazteko; hartara, mundu justuago eta solidarioago bat eraikitzen laguntzeko.
Egitaraua
2020ko otsailak 3 | Informazio tailerra, prestakuntza plana eta ibilbide praktikoa aurkezteko (1 h). |
PRESTAKUNTZA PLANA 6 SAIOLekua: UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. (Bizkaiko Campusa, Leioa-Erandio gunea) |
|
2020ko otsailak 10 | 1. SAIOA: Babesa eta jazarpena, generoa eta sexu orientazioa direla arrazoi. ACNURen Euskal Batzordea eta CEAR Euskadi. |
2020ko otsailak 12 | 2. SAIOA: Migrazioaren eta generoaren intersekzionalitatea. Mujeres con Voz |
2020ko otsailak 17 | 3. SAIOA: Sexu dibertsitatea eta LGBTTI kolektiboa. Aldarte |
2020ko otsailak 19 | 4. SAIOA: Komunikazio kanpainetarako orientazioa. Pikara Magazine |
2020ko otsailak 24 | 5. SAIOA: Bizitza eta lurra mehatxatzen dituen pertsonen eta baliabideen esplotazioa. ACNURen Euskal Batzordea, Askabide eta Ekologistak Martxan |
2020ko otsailak 26 | 6. SAIOA: Ebaluazio tailerra, taldeen prestakuntza eta ibilbide praktikoaren planifikazioa. |
SORMENEZKO KANPAINEI LOTUTAKO IBILBIDE PRAKTIKOAONLINE LAN EGITEN ARI GARA!!
|
|
2020ko martxoaren 2tik 30era |
Prestakuntza eman duten erakundeek lagunduta eta horiek materialak berrikusita, taldeek sentsibilizazio kanpaina bat diseinatuko dute. Kartel promozional bat edo film labur dokumental bat izan daiteke, eta apirilean egingo den lehiaketako bi sarietarako hautagai izan daitezke. |
2020ko apirilak 3 | Lehiaketaren emaitzaren jakinarazpena eta sari banaketa |
2020ko ekaineko 3. astea |
Lehiaketa irabazi duen kanpaina promozionatuko da hedabideetan eta Metro Bilbaon eta Bizkaibusen kartelak jarrita. |
Babesari eta generoari buruzko jardunaldiak Portugaleten. Lehiaketa irabazi duen film laburra ikusi ahal izango da. |